Juan Antonio Fernández Pascual

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Juan Antonio Fernández Pascual (izengoitia: El Librero Viejo ; Tutera, 1752 - 1814) nafar historialari, arkeologo eta artxibo zaindaria izan zen. 15 urte besterik ez zuela, jesuitek herritik alde egitean utzi zituzten dokumentuak ordenatzen hasi zen. Handik hiru urtera Arte de Leer Instrumentos Antiguos liburua eman zuen argitara, eta 1771. urtean, Memorias y Antigüedades de la ciudad de Tudela. Ondoren Tuterako elizbarrutiko artxibo-zaindari izendatu zuen apezpikuak. 1789. urtean, Cuencara jo zuen Santiagoko Ordenaren artxibo nagusia ordenatzera. Bete zituen zerbitzuen sari gisa Karlos IV.a erregeak aipaturiko ordenako artxibo zaindari nagusi izendatu zuen. Zaragozako San Joan Jerusalemgoaren ordenaren artxiboa antolatu zuen azkenik.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]