Juan B. Eustaquio Delmas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan B. Eustaquio Delmas
Bizitza
Jaiotza Bilbo1820
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1892ko urriaren 25a (71/72 urte)
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, inprimatzailea eta idazlea

Juan Bautista Eustaquio Delmas (Bilbo, 1820 - Madril, 1892ko urriaren 25a) Bizkaiko kazetaria, idazlea eta inprimatzailea izan zen.[1] Lehen karlistadan Parisa jo zuen eta bertan egin zituen zuzenbide-ikasketak. Aitak zuen inprimategian El Vascongado egunkaria argitaratzen hasi zen 1840. urtean. Irurac bat egunkari liberala sortu zuen hamaika urte geroago. Hirugarren karlistadan, lehergailu batek desegin zion liburutegi aberatsa. 1852. urtetik 1884 bitartera Bizkaiko Jaurerriko inprimatzaile titulua izan zuen. Obra nagusiak: Viaje pintoresco por las Provincias Vascongadas (1846), Guía histórico descriptiba del viajero en el Señorío de Vizcaya (1864) eta Diccionario de Claros Varones de Vizcaya (1970ean argitaratua).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]