Juan Gracia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Gracia
Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1888
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Paris, 1941 (52/53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak esperantoa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak esperantista eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Juan Gracia Colás (Bilbo, 1888ko martxoa - Paris, 1941eko apirilaren 6a) euskal herritar politikari sozialista zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan bere kabuz kontabilitate eta merkataritza peritutza ikasi zituen eta, hori zela eta, Bilboko Udaletxeko Zerga inspektorearen oposizioa gainditu zuen.

PSOEko kidea, Bilboko Udaletxeko zinegotzi eta teniente-alkate hautatu zuten. Gerra Zibilean PSOEko Bizkaiko Defentsaren Biltzarraren kidea eta Eusko Jaurlaritzako Laguntza Sozial Sailburua zen. Gipuzkoatik Bizkaiara joandako errefuxiatuez arduratu zituen. Bilbo galdu ondoren, Bartzelonara hasieran eta gero Frantziara ihes egin zuen Eusko Jaurlaritzarekin, non Euskal Errefuxiatuak izeneko sarea antolatu zuen Parisen hil zen arte.