Jesus Maria Leizaola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jesus Maria Leizaola
Leizaola Lehendakaria.jpg
Coat of Arms of the Basque Country Autonomous Government (1936-1937).svg
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

1960ko martxoak 22 - 1980ko apirilak 9
Jose Antonio Agirre - Carlos Garaikoetxea Urriza
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Donostia1896ko irailaren 7a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1989ko martxoaren 16a (92 urte)
Hobiratze lekua Polloeko hilerria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Kidetza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Jesús María Leizaola Sánchez (Donostia, 1896ko irailaren 7a - Donostia, 1989ko martxoaren 16a) abokatua, idazlea eta EAJko burua izan zen.

1931n, 1933an eta 1936an Madrilgo gorteetan diputatu hautatuta, 1936ko urrian lehenengo Eusko Jaurlaritzak Justizia eta Kultura sailburu izendatu zuen. Frantzian 1937tik aurrera erbesteratuta, Normandiako Lehorreratzean aliatuen laguntzako unitate militar txiki bat antolatu zuen. Agirre lehendakaria hil zenean (1960), lehendakari izendatu zuten.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko ikasketak Lekarozko ikastetxean egin ondoren Deustuko Unibertsitatean amaitu zituen zuzenbide ikasketak. 1917an Gipuzkoako Aldundian lanean zebilela, aldarrikapen autonomiazaleetan parte hartu zuen. 1919-1925 urte bitartean Bilboko udaletxeko Ogasun zuzendaria izan zen. 1922an espetxean egon zen Alfontso XIII.aren aurrean, Euskal Unibertsitatea eskatuz, egindako protesta ekintza batengatik.

Jesus Maria Leizaola lehendakari ohia eta Joseba Elosegi EAJko politikaria. 1988ko uztailaren 23a. El Suceso, Karrantza. Bizkaia, Euskal Herria.

1924tik María del Coro Loidi Zulaikarekin ezkonduta egon zen.

Gaztetandik EAJ alderdiko kide izan zen, eta 1931n Espainiako Gorteetako diputatua izan zen Gipuzkoatik Espainiako Bigarren Errepublikaren garaiko lehen legegintzaldian. 1933an diputatu hautatu zuten berriro, baina dimisioa eman eta Gipuzkoako Aldundiko idazkaritza hartu zuen. 1936an, Donostiako burukide jeltzaleetako bat izan zen eskuindar matxinoen indarrek hiria mendean hartu arte. 1936ko Autonomia Estatutua onartu zelarik, Zuzentza burukidea izendatu zuen Jose Antonio Agirre Lehendakariak. Frankistek Bilbo inguratua zutenean, behin-behineko Defentsarako Batzordeko lehendakari izendatu zuten.

1937an Agirre Lehendakariak Frantziara erbesteratzeko agindua eman zion Leizaolari. Frantzian euskal iheslariei laguntzen jardun zuen eta 1946an Agirre lehendakariak ogasun burukidea izendatu zuen. 1960an Agirre hil zenean, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari hautatu zuten, erbestean. 1979ko abenduaren 15a arte ez zen Hego Euskal Herrira itzuli[1] eta Carlos Garaikoetxea lehendakariari zilegitasun osoa eman zion. 1980an Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarkide hautatu zuten. Handik urtebetera, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean sartu zen eta sarrera hitzaldian La euritmia en la poesía vasca y sus relaciones con otras Bellas Artes lana irakurri zuen. Euzkadi, Gipuzkoarra, Argia, El Día, Yakintza, Eusko-Enda. Euzko-Deia, Alderdi, Diario Oficial eta Gudari aldizkarietan eman zituen argitara artikuluak.

Toki izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko hainbat udalek Leizaola lehendakaria gogoratu nahi izan dute beraien kaletegian.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Literatura Vasca (1923);
  • Contribución vasca a la ciencia y al derecho (1935);
  • La frontera vasca contra los moros (1937), Contribución de los vascos a la formación y a la ciencia del Derecho (1937);
  • Economía vasca (1937);
  • Euzkadik Iberia lurraldeko erriak alkartu (1945);
  • Estudios sobre la poesía vasca (1951);
  • La poesía vasca en las Bellas Artes (1951);
  • La Crónica en la poesía popular vasca (1961);
  • Líneas generales de la formación de la economía vasca en la historia hasta hoy (1962);
  • 1808-1814 en la poesía popular vasca y otros estudios (1965);
  • Acontecimientos del s. XX en poetas euskéricos (1974);
  • Crónicas y romances en la poesía euskérica (1981);
  • La marina civil vasca en los siglos XIII, XIV y XV (1984).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Egoitzak. Lehendakaritza. (Euskaraz)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jesus Maria Leizaola
Iñigo Urkullu Patxi López Juan Jose Ibarretxe Jose Antonio Ardanza Carlos Garaikoetxea Ramon Rubial Jesus Maria Leizaola Jose Antonio Agirre



Aurrekoa
Jose Antonio Agirre
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
Escudo del Pais Vasco.svg

1960eko martxoaren 22a - 1979
Ondorengoa
Carlos Garaikoetxea