Juan Trabudua Aretxabaleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Trabudua Aretxabaleta
Bizitza
JaiotzaErandiogoikoa1929ko urriaren 9a (94 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
JarduerakDema

Juan Trabudua Aretxabaleta (Erandio Goikoa, 1929ko urriaren 9a) idi-probalari ospetsua izan da, pisu libreko sailean. Erandio Goikoako Telleribarri (Telleria) baserrian jaio zen.

Bizkaia aldean hamaikatxo idi-dematan parte hartu zuen, izan ere, orduan Bizkaian zegoen-eta, idi-probetarako zaletasun handiena. Santanderretik ere, bazetozen idi-probetara. Garai hartan, idi-probek ikusliar multzo handiak erakartzen zituzten. Euskadiko Txapelduna izan zen, 1969an Loiun izan zen lehiaketan. Ostera, Juan Trabudua, 1974an[1][2] eta 1975ean, Espainiako txapelduna izan zen Larrakoetxeko (Loiu) probalekuan izandako saioetan. Bi urte horietan, idi-bikote berberarekin irabazi zuen Juan Trabuduak: idi bat zen suitzarra, eta, bestea, "mestizoa". Espainiako txapelketa birritan irabazi zuen idi zuria (suitzarra) 1981ean saldu zitzaion Jose Ramon Erkorekari okelarako.[3]

Azkenik, Bilboko jaiak berriz martxan jarri zirenean, herri-kirolen erakustaldiak egin ziren Areatzan. Han ere parte hartu zuen. Desafiorik izan zuen Santanderreko idi-probalari baten kontra. Helburua zen proben mundua ikuslegoari hurbiltzea.[4] Aurrelari gisa Juan joan ohi zen, atzelari, Salvador bere anaia. Anekdota gisa, esan daiteke Juanek lehiatu behar izan zuela idi irabazleak erosteko bitarteko ekonomiko handiagoak zituzten beste probalari batzuekin, eta ez beti irabazle irtenda. Jubilatu zenez geroztik, Labayru Ikastegiak Trabuduaren ahozko testigantza luzea jaso du betidanik erabili izan duen euskara bizian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. El Correo Español (1974-11-12) Munitibar: "Campeón de España en las pruebas de Larracoeche"Trabudua estatuko txapelduna Larrakoetxen
  2. La Gaceta del Norte (1974-11-12) Jose Luis Bengoa Zubizarreta: "Juan Trabudua, Campeón Nacional" Juan Trabudua estatuko txapelduna
  3. El Correo Español (1981-05-09) Munitibar: "Venta de buey de campeonato" Probetako idia okelarako
  4. https://eu.wikipedia.org/wiki/Bilboko_Aste_Nagusia