Dema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giza-abere probetan idi-dema da modalitate arrakastatsuenetakoa, baina probarria arrastaka daramatenak zaldiak, astoak eta pertsonak ere izan daitezke. Irudian, idi-dema Eibarren, 1923 urtea.

Dema edo giza-abere proba harri handi bat, probarri edo dema-harri izenekoa, ahalik eta distantzia luzeenera arrastaka eramatearen herri kirola da. Harria arrastaka eramaten dutenak gizakiak nahiz abereak (idiak, zaldiak, astoak) izan daitezke. Horrela, giza probak, idi-demak, zaldi probak eta asto probak jokatzen dira.

Probak ospatzeko tokiak horretarako prestaturiko probalekuak (errekako harriz egindako zoruekin, harria hobeto irristatzeko), plazak nahiz kaleak izan daitezke. Abereak probalari batek gidatzen ditu.

Batzuetan abere desberdinen eta gizakien arteko erronkak jokatzen dira eta abereen eta ibilgailuen arteko erronkak ere antolatu dira historian. 1963. urtean, Bilbon zirko batean zegoen Mary elefantea Berrizko Benigno Azpitarte Antzuaren idi parearen aurka lehiatu zen desafioan, eta idiek irabazi zuten[1].

Euskal Herriaz gainera, idi-demak Kantabrian eta Asturiasen ere jokatzen dira, baina harri hutsa barik, karga eramaten dute narra baten gainean eta lur gainean jokatzen dira ondorioz[2].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mery elefantearen eta idi parearen arteko desafioa - Berriz» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  2. www.laopiniondezamora.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).[Betiko hautsitako esteka]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]