Juan Zabaleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Zabaleta
Bizitza
JaiotzaErrenteria1894ko otsailaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1950eko uztailaren 30a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Literaturaren Zubitegia: 410

Juan Zabaleta Lekuona (Errenteria, Gipuzkoa, 1894ko otsailaren 7a1950eko uztailaren 30a)[1] euskal bertsolaria izan zen. Bere ofizioari, artilea tindatzeari, lotutako hiru idazlan ere ekoiztu zituen gaztelaniaz, baina ez ziren argitara eman.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manuel Zabaleta Etxeberria bertsolariaren (Oiartzun, 1866 – Errenteria, 1925) eta Manuela Kristina Lekuona Lopetegiren (Errenteria, 1858 – 1915) seme-alabetan zaharrena zen. Ikasteko gogo bizia izan zuen beti, nahiz eta eskolara bi urtez baizik joaterik izan ez zuen. Irakurzale porrokatua, otorduetan ere irakurtzen aritzen zen. Margolaritzaren zalea ere bazen.[1]

1922ko abuztuaren 30ean, Monika Galarraga errenteriarrarekin ezkondu zen. Emaztea ere bertsozalea zen, eta Xenpelarren iloba. Bestalde, Josepa Antoni Petrirenaren adiskide zen Monika; horri esker, bertsolaritzako gertaeren berri bazuen, eta Juanen, Xenpelarren eta beste bertsolari batzuen bertso ugari idatziz gorde zituen.

Juanek eta Monikak zortzi seme-alaba izan zituzten.[1]

Juan Zabaletan Errenteriako Fabril Lanera fabrikan lan egin zuen. Han artilea tindatzeko erabiltzen zituzten tindu toxikoen eraginez hil zen segur aski, 56 urte zituela, 1950eko uztailaren 30ean.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Zavalak argitaratu zituen Juan Zabaletaren bertsoak, Pello anaiarenekin batera, Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak (1967) bertso bilduman. Bertso jarriak Bertsolariya aldizkarian argitaratu zituen.

Aita Zavalaren arabera haren bertso sail ezagunenak dira: Europako Gerrari (1917), Estropada bati (1920), Errenteriako misioari (1926), Notiziyak baditut Goierri aldetik (1926), Nikolasentzat (1927), Donostiyako estropadari (1931), Maria Magdalenaren ermitan (1942), Pizkor batzueri (1942), Aita Mañueli (1944).[2]

Argitara eman ez diren ehungintzari buruzko hiru obra ere idatzi zituen gaztelaniaz: Lana-Arte, Textil-Tintura (1935), La práctica de la tintura en aparatos mecánicos sobre lanas (1939) eta La práctica de la tintura en aparatos mecánicos sobre hilados de lana (1939).[3]

Egungo argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Juan Miguel LACUNZA: «Juan Zabaleta Lecuona», Oarso, 40. zenbakia, 2005.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]