Edukira joan

Juan de Valdés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan de Valdés

Bizitza
JaiotzaCuenca, 1505
Herrialdea Espainia
HeriotzaNapoli, 1541 (35/36 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaAlcalako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakteologoa eta idazlea
Diálogo de la Doctrina christiana, 1529.

Juan de Valdés (Cuenca, 1490Napoli, 1541) espainiar idazle humanista izan zen. Bere anaia bikia, Alfonso de Valdésekin batera, Erasmo Rotterdamgoaren ideiak ezagutarazi zituen Espainian eta Italian eta harreman estua izan zuen harekin.

Alcala de Henaresko unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1529. urtean Diálogo de doctrina cristiana (Kristau dotrinari buruzko elkar hizketa) obra idatzi zuen Erasmoren dotrinetan oinarriturik. Hartan norbanakoen barne izpiritualtasuna aldeztu eta azalekotzat jotzen zituen gurtza egiteko ageriko jokamoldeak. Obra hura Espainiar Inkisizioaren aurrean salatu zuten eta Valdés Italiara erbesteratu zen. Erroman Klemente VII.aren gortean urte batzuk eman ondoren, Karlos V.aren (Espainiako Karlos I.a) zerbitzuan jardun zuen eta 1534. urtean Napoliko artxibozain izendatu zuten. Napolin intelektual talde bat sortu zuen Giulia Gonzagak eta beste zenbait kidek osatua. Talde harentzat erlijio testuak itzuli zituen, Alfabeto cristiano (Kristau alfabetoa) eta Ciento y diez consideraciones divinas (Jainkoari buruzko ehun eta hamar gogoeta), besteak beste, argitaratu gabe utzi zituenak. Valdésen beste lan aipagarri batzuk: Diálogo de la lengua (Hizkuntzari buruzkoak), hizkuntza arruntaren erabilera bultzatzeko eta erretorika baztertzeko gomendioa egiten duena, Salterio traducido al hebreo (Salterioa hebreerara itzulia), Comentario a los salmos (Salmuei buruzko komentarioa) eta Trataditos.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]