Juan eta Estanis Azanza anaien heriotza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Juan eta Estanis Azanzaren gorpuak 2006ko urriaren 30ean aurkitu zituzten ohe banan, etxea garbitzera joaten zitzaien utergarrak abisua emanda[1].

Izan ere, goizeko 10:00 aldera, atea itxita kausituta eta telefonoz deitu ostean erantzunik jaso gabe, pertsona horrek hainbat auzolaguni ohartarazi zien. Horietako bat, foruzaina, eskailera bat lagunduta, Juan Azanzaren gelako leihotik sartu zen. Hilda zegoen jada, bortizkeria-zeinurik gabe. Beheko solairuan egoera berean aurkitu zuen arreba.

Herriko familia aberatsenetakoa izateak zein ahaide hurbilik ez edukitzeak mota guztietako piztu zituen herrian. Heriotzen kausa, gainera, ez dago argi. Hasiera batean egoera txarrean egon zitekeen janaria jan izanak, botulismoa ere aipatu zen, azalpenik egokiena eta agerikoena zirudien. Izan ere, heriotzaren bezperan, Juan Azanzak berak arrebak eta biek gora egin zutela adierazi zien hainbat auzolagunari.

Hala eta guztiz ere, 2006ko abenduaren 23an Diario de Noticias egunkariak jakinarazi zuen poliziak intoxikazioa baztertu zuela anai-arreben heriotzen kausarako. Foruzaintzak Bartzelonara bidalitako zenbait organoen laginek hala frogatzen baitzuten. Hori dela eta, aukera guztiak zabaldu zituen poliziak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.gara.net/idatzia/20061031/art186878.php Hallados muertos dos hermanos mayores en Uterga Gara egunkariko albistea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]