Botulismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen
Botulismo
Deskribapena
Motainfekzio bakteriano primarioa, gaixotasun bakterianoa, acquired neuromuscular junction disease (en) Itzuli, infectious disease of the nervous system (en) Itzuli, geonosis (en) Itzuli
janari-intoxikazioa
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Clostridium botulinum
Toxina botuliniko
Sintoma(k)blurred vision (en) Itzuli, Midriasia, ptosis (en) Itzuli, idorreria, Meteorismoa, gernu-debekua, diplopia, dysautonomia (en) Itzuli, xerostomia, disartria, neke muskularra
acute respiratory insufficiency (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakheptavalent botulism antitoxin (en) Itzuli, klindamizina, metronidazol eta ipidacrine (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA05.1
GNS-10A05.1
GNS-9005.1, 040.41 eta 040.42
DiseasesDB2811
MedlinePlus000598
eMedicine000598
MeSHD001906
Disease Ontology IDDOID:11976

Botulismoa Clostridium botulinum bakterioak eragindako patologia larria da, janari-intoxikaziotzat jotzen dena. Gaitzaren eragilea bakterio horrek ekoizten duen neurotoxina da, nerbio eta gihar sistemari eraso egiten diona.

Urria bada ere (kasu bakar bat besterik ez zen agertu 2001. urtean Euskal Autonomi Erkidegoan) gaixotasuna hilkorra da maiz. Honen arrazoia toxinaren indarra da: toxina botulinikoa naturan dagoen pozoirik ahaltsuena eta hilkorrena da, mikrogramo batek gizaki bat hiltzen baitu. Botulismoa aitortu beharreko gaitza da Hego Euskal Herrian.

Azken urteotan toxina botulinikoa arrakasta handiz erabili izan da -oso dosi txikitan- estetika munduan, botox izeneko produktuan. Zimurrak leuntzeko aplikatzen da botoxa.

Infekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botulismoaren kasu gehienak janari intoxikazioak dira, Clostridium botulinum bakterioaz kutsatutako janariak kontsumitzarakoan gertatzen direnak. Beste botulismo mota bat, askoz urriago, tetanosen antzera harrapatzen da, zauriak bakterioaren esporekin kutsatzen direnean.

Botulismo kasuekin lotuen dauden janariak barazkiak dira. Bakterio eragilea lurzoruan bizi denez, barazkiak errazago kutsatzen dira esporekin beste janariak baino. Oso arriskutsuak dira latetan gordetzen diren barazkiak, lata barnean oxigenorik gabeko atmosfera baitago, Clostridium botulinum bezalako anaerobio batek hazteko behar duen atmosfera, alegia. Janari-industrian lata guztiak esterilizatzen dira, baina etxean edo baserrian ontziratzen diren barazkiak ez dira esterilak, eta botulismoaren bakterioa hazi daiteke bertan.

Erasobidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janari bat kutsatzen duenean Clostridium botulinum-ek bere toxina hilgarria ekoizten du. Toxina hori neurotoxina da, tetanosaren antzekoa, nerbio sistemari eraso egiten diona. Toxinak sinapsi neuromuskularretan azetilkolina askapena galerazten du, paralisi muskularra eraginez.

Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitz honen inkubazio epea 12 eta 36 orduen artekoa da. Lehenengo sintomak goragaleak, okadak eta beherakoak dira; gero, ikusmen bikoitza (nerbio sistema erasotuta izaten hasten denean), mintzatzeko zailtasuna (ahoaren giharren paralisia dela eta) eta paralisiaren sintoma orokorrak, gorputz osora zabaltzen direnak.

Heriotza arnas aparatuaren edo bihotzaren giharren paralisiak eragiten du.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitzaren eragilea toxina bat denez, antzua da tratamendu antibiotikoa. Anti-toxina baten ezartzea da tratamendurik eraginkorrena, horrek odolean dagoen toxina indargabetzen baitu. Tratamendua goiz hasten bada heriotza arriskua murrizten da oso.

Horretaz gain, sarritan tratamendu sintomatikoa ere ematen da, zainketa bereziko unitatetan. Itomena eta bihotz-akatsak ekiditea da tratamendu horren funtsa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]