Uterga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Uterga
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Utergaaerea.jpg
Herria Erreniega menditik ikusia.
Utergako bandera

Utergako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Izarbeibar
Izen ofiziala Escudo de Uterga.svg Uterga
Alkatea Pedro María Nagore Lanas
(AIU, indep.)
Posta kodea 31133
INE kodea 31246
Herritarra utergar
Kokapena
Koordenatuak 42° 42′ 36″ N, 1° 45′ 34″ W / 42.71°N,1.7594444444444°W / 42.71; -1.7594444444444Koordenatuak: 42° 42′ 36″ N, 1° 45′ 34″ W / 42.71°N,1.7594444444444°W / 42.71; -1.7594444444444
Uterga hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Uterga
Uterga
Uterga (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 9,23 km2
Garaiera 485 metro
Distantzia 16,3 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 172 biztanle
% 57,47 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 42,53
Dentsitatea 18,63 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 0,57
Zahartze tasa[1] % 38
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 30,3
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 85,19 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,11 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 2,94 (2010)
Euskararen erabilera %  0,1 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera XIII. mendea baino lehen. urtea
Webgunea http://www.mancomunidad-valdizarbe.es/uterga.htm


Uterga[2] Nafarroako udalerria da, Izarbeibarren kokatua. 172 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Juan de Beriain idazle euskaldunaren jaioterria da.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Utergako eliza.

Udalerria Lizarrako merindadean dago, Nafarroako hiriburutik 16 kilometrora. Eraiki berri den A-12 autobideari esker, Lizarra eta Iruñarekiko distantzia asko gutxitu da. Udalerrira heltzeko Basongaitzen hasten den NA-6016 errepidea hartu behar da.

Utergak Legarda du muga mendebaldean, Obanos eta Muruzabal hegoaldean, Adios ekialdean eta Erreniega mendia iparraldean.

1842ko erroldak udalerri honi Uterga con Aquiturriain izena ematen dio, bere mugen barnean dagoen Akiturrain herri hustu eta baselizaren omenez, non XIX. mende arte erromesentzako ospitalea egon zen.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altuera zein den aldaketa handiak dauden arren, Utergako klimaren ezaugarriak klima mediterranearenak dira. Urteko batez besteko tenperaturak 10 eta 13 gradukoak eta prezipitazioak 700 eta 900mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 inguru dira.

Jatorrizko landaredian, artea eta hosto txikiko haritza nabarmentzen ziren. Gizakiaren mendeetako eragina dela eta,aldiz, arte gutxi geratzen dira gaur egun, eta haritzak, itsasoaren mailatik altuen dauden guneetan gordetzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Juan eta Estanis Azanza anai-arrebaren heriotza»

2006ko urriaren 30ean, 78 urteko Juan eta 80 urteko Estanis Azanza Ilarraz anai-arrebak ohe banatan hilda aurkitu zituzten. Heriotzaren kausa argitzeke dago, zeren, hasieran intoxikazioak aukera gehien zeukan azalpena bazirudien ere, ikerketak baztertu egin baitu. Herriko familia aberatsenetakoa izateak zein ahaide hurbilik ez edukitzeak ere mota guztietako zurrumurruak piztu zituzten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Utergako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hemeretzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %11,24a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea kale nagusian dagoen bi solairuko eraikina da. Utergak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Utergako udaletxeko idazkaria, Adios, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar eta Enerizko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 20

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Utergako alkate kargurako Pedro María Nagore Lanas aukeratu dute, zerrenda independenteekin. 2007an taldearen izena Agrupación Electoral Independiente de Uterga (AEIU) izan zen eta Udaletxeko bost zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak bost izan ziren (emandako guztien %4,27) eta boto zuriak hamazortzi (%16,07). Abstentzioa %18,18koa izan zen.

Utergako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Pedro Maria Nagore Lanas (AEIU) 76 Bai
Miguel Iriarte Izkue (AEIU) 68 Bai
Jesus Maria Beriain Arraiza (AEIU) 64 Bai
Alfonso Barasoain Salvador (AEIU) 58 Bai
Diego Areta Velaz (AEIU) 32 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, Agrupación Independiente de Uterga (AIU) deitua. Pedro María Lanasek alkate segitu zuen.[3]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979-1983 Jesus Beriain
1983-1987 Juana Mari Beriain
1987-1991 Javier Sarasibar
1991-1995 Loli Salvador
1995-1999 Carlos Donamaria
1999-2000 Miguel Iriarte
2000-2003 Pedro María Nagore Lanas
2003-2007 Pedro María Nagore Lanas
2007-2011 Pedro María Nagore Lanas AEIU
2011-2015 Pedro María Nagore Lanas AIU

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Uterga eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,16k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Uterga) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustekabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Done Jakue Bidean dago eta herriko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira. Erromeria maiatzaren lehen igandean egiten da, Azteraingo Erreniegako Andre Mariaren omenez.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokunde elizaren ikuspegia.

Utergar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uterga Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa