Jubileu Gunea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jubileu Gunea (ingelesez: Jubilee Centre) gizarte-erreforma kristauari buruzko gogoeta-gordailu bat da,[1] Erresuma Batuan kokatua, Bibliako ikuspegiak gizartearentzat gaur egun duen garrantzia buruzko ikerketak egiten dituena.

Jubileu Gunea Michael Schluterrek sortu zuen 1983an, Bibliaren gizarte-ikuspegiak gizarte modernoentzat daukan etengabeko garrantzia aztertzeko. Harreman egokiek bereziki kezkatzen dute Jubileu Gunea –eta zor eta ekonomiara, zuzentza kriminalera, adindunentzako arretara, asilo eta immigraziora, ingurumenera eta sexu-etikara lako askotariko arloetara zelan ezartzen diren–, eta harremanen agenda hark 2005ean karitate osoz "Jubileuaren Agiria: gizartearen kristau-erreformarako esparru, agenda eta estrategia bat" (ingelesez: Jubilee Manifesto: a framework, agenda and strategy for Christian social reform) argitaratzera eroan zuen.[2] Gainera, hiru hilean behin Cambridge Papers ekoizten du, gaur egungo gaiei buruzko kideek berrikusitako azterketen eragin handiko bilduma.[3]

Jubileu Gunea Europako Kristau Higikunde Politikoaren (ECPM) kidea da.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Midgley, Carol. Experts say marriage isn’t so important now. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  2. (Ingelesez) «Christian Book Reviews - Jubilee Manifesto» www.christianbookshops.org.uk (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  3. (Ingelesez) Correspondent, Ruth Gledhill, Religion. Christian group calls for a Christian university in Britain. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  4. (Ingelesez) «Our members and associates» ECPM (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]