Jud Süß (1940ko filma)
Jud Süß (juːt zyːs ahoskatua, euskaraz: «Süss judua») 1940an estreinatutako Veit Harlan zuzendariaren film alemaniarra da. Pelikula Joseph Goebbels Hirugarren Reicheko Informazio eta Propagandako ministroaren enkargua izan zen. Filmak Wurtemberg-ko dukea izandako Karlos I.a Alexandroren aholkularia izan zen Joseph Süß Oppenheimer-en (1698-1738) bizitza du ardatz bezala. Gidoiak bi eleberri ditu oinarrian, Wilhelm Hauff-ek (1827an) eta Lion Feuchtwanger-ek (1925ean) idatzitakoak, baina, filmak bezala, zerikusi gutxi dute Joseph Süß-en benetako biografiarekin.
Hirugarren Reichean egindako propaganda zinema antisemitaren film adierazgarriena da, Betiereko Judua eta Die Rothschilds filmekin batera. Pelikulan juduak izaki immoral, manipulatzaile eta materialista bezala irudikatuak daude. [1]
Filmean zehar agertzen diren estra judu guztiak errodajean parte hartzera behartuak izan ziren. [2]
Joseph Süß Oppenheimer
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaren protagonista Joseph Süß Oppenheimer da. XIIX. mendean bizi izan zen Wurtembergen eta Karlos I Alejandro dukearen aholkulari judua izan zen. Bizitzan zehar bere botere posizioa zela eta, hainbat etsai egin zituen. Gauzak horrela, dukea hil egin zenean Oppenheimer atxilotua izan zen eta hainbat delitu leporatu zitzaizkion, haien artean iruzurra, bahiketa, traizioa eta katolizismoa berrezartzen saiatzea. Jasandako epaiketan bere kontra probarik aurkitu ez zuten arren, heriotzara kondenatua izan zen. Joseph Süß Oppenheimer 1738ko otsailaren 4an urkatua izan zen. Hil baino lehen kristautasunera bihurtzeko aukera eman zioten, baina honek eskaintzari uko egin zion.[3]
Dena den, filma bere bizitzan oinarritzen den arren oso elementu gutxi partekatzen ditu Oppenheimerren benetako biografiarekin.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma Württembergeko dukearen Karlos I.a Alexandroren koroatzearekin hasten da. Ekitaldia ospatzeko dukeak bere emazteari hainbat bitxi oparitzea erabakitzen du eta mandatari bat bidaltzen du Frankfurtera Joseph Süß Oppenheimeri diru prestamu bat eskatzera. Laguntza eta fabore multzo bati esker (haien artean dukeari emakumezkoekin erlazioak izatea) oniritzia lortzen du. Bere onespena behin lortuta eta Karlos Alejandro berarekin zorretan dagoela jakinda, Oppenheimerrek dukeari Württembergeko biztanleen eta gobernu beraren kontra doazen neurriak ezartzea lortzen du.
Paraleloki Oppenheimer filmaren hasieran ezagutu duen Dorothea Sturmren atzetik doa eta honekin ezkontzen saiatzen da. Baina ezingo du lortu Dorotheak beste gizon batekin ezkontzen baita, Fabertekin. Mendeku bezala Oppenheimer Dorothearen aita kartzelatzen du, honek dukearen kontra konspiratzen duela baieztatuz. Geroago, Faber ere kartzelatzen du. Bien askatasuna lortzeko Dorothea Oppenheimerena jotzen du, baina honek neska bortxatzen du. Ondorioz Dorotheak bere buruaz beste egiten du. Gertaera hau, lurraldeak dituen lege neurrigabeekin batera, dukerrian erreboluzio bat eragiten du.
Erreboluzioa eztanda egin eta gutxira, Karlos Alejandro bihotzekoak emanda hiltzen da. Matxinoak Oppenheimer atxilotzen dute eta heriotzara kondenatzen dute traizioagatik eta, batez ere, arraza purutasunen legea apurtu izanagatik (filman agertzen den lege hau antz handia du Naziak ezarritako lege batekin, zeinak juduen eta kristauen arteko erlazio sexualak debekatzen zituen).
Aktoreen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Ferdinand Marian | Joseph Süß Oppenheimer |
Werner Krauss | Levy, Joseph Süßen idazkaria
Rabbi Loew Schächter Isaak |
Heinrich George | Karlos I Alejandro dukea |
Kristina Söderbaum | Dorothea Sturm |
Eugen Klöpfer | Sturm aholkularia, Dorothearen aita |
Hilde von Stolz | Karlos I Alejandro dukearen emaztea |
Theodor Loos | Franz Joseph Freiherr von Remchingen |
Albert Florath | Obrist Röder koronela |
Malte Jaeger | Karl Faber |
Else Elster | Luziana |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jud Suss The most successful anti-Semitic film ever made. Us www.HolocaustResearchProject.org» www.holocaustresearchproject.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
- ↑ Tegel, Susan.. (2007). Nazis and the cinema. Continuum ISBN 978-1-84725-000-1. PMC 718432455. (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ Singer, Isidore, 1859-1939, editor. Adler, Cyrus, 1863-1940, editor.. (1901). The Jewish encyclopedia ; a descriptive record of the history, religion, literature, and customs of the Jewish people from the earliest times to the present day, prepared ... under the direction of ... Cyrus Adler ... [and others Isidore Singer, PH. D., projector and managing editor, assisted by American and foreign boards of consulting editors .... ] Funk and Wagnalls Company PMC 822722459. (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
- ↑ Jud Süß. (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1940ko filmak
- Eugen Klöpferrek antzeztutako filmak
- Reinhold Berntek antzeztutako filmak
- Lewis Brodyk antzeztutako filmak
- Alemaniako filmak
- Propaganda filmak
- Heriotza zigorrari buruzko filmak
- Bortxaketei buruzko filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- 1730eko hamarkadan girotutako filmak
- Alemanian girotutako filmak