Joseph Goebbels

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Goebbels
Bundesarchiv Bild 146-1968-101-20A, Joseph Goebbels.jpg
Reich Chancellor (en) Itzuli

1945eko apirilaren 30a - 1945eko maiatzaren 1a
Adolf Hitler - Lutz Graf Schwerin von Krosigk
Coat of arms of Berlin.svg
Berlineko Gauleiter (en) Itzuli

1926ko azaroaren 9a - 1945eko maiatzaren 1a
Ernst Schlange (en) Itzuli - baliorik ez →
Wappen Deutsches Reich (Weimarer Republik).svg
Weimar Errepublikako Reichstagko kidea


Reichsadler Deutsches Reich (1935–1945).svg
Alemania Naziko Reichstagko kidea


Q104164731 Itzuli

Bizitza
Izen osoaPaul Joseph Goebbels
JaiotzaRheydt1897ko urriaren 29a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBerlin1945eko maiatzaren 1a (47 urte)
Hobiratze lekuaAlemania
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Magda Goebbels (en) Itzuli  (1931ko abenduaren 19a -  1945eko maiatzaren 1a)
Bikotekidea(k)Lída Baarová
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBonngo Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea doktoretza
Würzburgeko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Max Freiherr von Waldberg (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, propagandista, demagogue (en) Itzuli, eguneroko-idazlea, autobiografialaria, kazetaria, eleberrigilea eta gidoilaria
Pisua63 kilogramo
Altuera1,65 metro
Lantokia(k)Berlin
KidetzaWissenschaftlicher Katholischer Studentenverein Unitas Stolzenfels zu Bonn (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatoliko ez-elizkoia
Alderdi politikoaAlemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm0324305 iTunes: 217725681 Find a Grave: 6656 Edit the value on Wikidata
Joseph Goebbels Signature.svg

Paul Joseph Goebbels (Rheydt, gaur egun Mönchengladbach, Ipar Renania-Westfalia, 1897ko urriaren 29a - Berlin, 1945eko maiatzaren 1a) alemaniar politikaria izan zen, Hirugarren Reicheko Informazio eta Propagandako ministroa 1933-1945 bitartean. Adolf Hitlerren jarraitzaile sutsuenetakoa izan zen, kemenarengatik eta oratoria boteretsuarengatik ezaguna. Antisemita amorratua, Holokaustoaren lehen pausoa izan zen kristal hautsien gauaren gidaritzat jotzen da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heidelbergeko Unibertsitatean filosofian doktoretza egin ondoren, kazetaritzan hasi zen lanean. 1922az geroztik, nazionalsozialismoan sarturik, hasieran Gregor Strasserekin bat egin zuen, eta nazien ezkerreko sailean lan egin zuen. Baina 1925ean Hitlerrekin bat egin zuen. 1928an Reichstageko diputatu-, hizlari- eta propaganda-lanetan nabarmendu zen, batez ere Der Angriff egunkarian idatzi zituen artikuluetan.

1933an, Hitlerrek gobernua hartu zuenean, Informazio eta Propagandako ministro izendatu zuen. Komunikabide guztiak politika eta ideologia nazia hedatzeko erabili zituen; jendartean zuen eragin handiaren bidez, juduen kontrako gorrotoa zabaldu zuen. Hitlerrekin eta Alfred Rosenbergekin batera, nazismoaren teoriaren egilea izan zen. 1944an gerra osoaren zuzendaritza Goebbelsen esku utzi zuten. 1945eko maiatzaren 1ean, Hitlerren suizidioaren ostean, berak ere bere emaztearekin eta 6 seme-alabekin batera bere buruaz beste egin zuen.

Legezko iraultza Goebbelsen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Reichstagean sartu gara armez hornitzeko, demokraziaren beraren armategian. Diputatu izateko aurkeztu gara, Weimarko demokrazia geldiarazteko, haren laguntzaz. Guk sarraskiak egiteko demokraziak dietak eta bidaiak ordaintzen badizkigu, horren inozoa bada, hor konpon (...). Hauteskunde hauetan gure alderdiko 60 edo 70 agitatzaile parlamentuetan sartzea lortzen badugu, estatuak berak antolatu eta finantzatuko du gure borroka-taldea. (...). Mussolini ere parlamentuan sartu zen, baina berehala hasi zen alkandora beltzez jantzitako eskuadrekin Erroman desfilatzen (...). Ez da pentsatu behar parlamentarismoa gure helburua denik (...). Etsai gisa gatoz, artaldea erasotzen duen otsoa bezala! (...). »
Joseph Goebbelsen artikulua, Der Angriff egunkarian argitaratua, 1928ko apirilak 30.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]