Julen Urruzola
Urruzola | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Julen Urruzola Alberdi | |||
Jaiotza data: | 1990eko urriaren 23a (32 urte) | |||
Jaioterria: | Asteasu (Gipuzkoa) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,82 m | |||
Pisua: | 85 kg | |||
Debutatze data: | 2014ko ekainaren 24a | |||
Debutatze pilotalekua: | Astelena (Eibar) | |||
Erretiratze data: | 2017 |
Julen Urruzola Alberdi, pilota arloan Urruzola deituraz ezaguna (Asteasu, Gipuzkoa, 1990eko urriaren 23a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari aritzen zen, Aspe enpresarekin. Profesionaletan 2014ko ekainaren 24an debutatu zuen, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan,[1] bere adineko pilotariak baino beranduago, dagoeneko profesionaletan jarduteko aukerarik izango ez zuela etsia zela. Ez zuen kolpe bortitzik, baina pilota gutxi galtzen zuen.[2][3] 2017ko ekainaren bukaeran enpresak ez zion kontratua berritu, eta, 26 urte besterik ez zuela, profesionaletako ibilbidea bukatu zitzaion.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Joseba LEZETA: «Victoria de Altuna III y derrota de Urruzola en los debuts de Eibar», Diario Vasco, 2014-06-24.
- ↑ Jon ESKUDERO: «Tolosaldeko uzta oparoa», Berria, 2014-06-20.
- ↑ «Altunak eta Urruzolak datorren asteartean debutatuko dute Eibarren», EITB.com, 2014-06-19.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nueve bajas entre Aspe y Asegarce en el último año» diariovasco.com 2017-06-15 (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Pilotariaren fitxa, Asperen webgunean.