Julen Zabaleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julen Zabaleta
Bizitza
JaiotzaElgoibar1921eko otsailaren 14a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMendaro2022ko otsailaren 26a (101 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria eta ilustratzailea

Julen Zabaleta Barrenetxea, Yulen sinadurarekin ezaguna (Elgoibar, Gipuzkoa, 1921eko otsailaren 14a - Mendaro, Gipuzkoa, 2022ko otsailaren 26a), euskal marrazkilaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elgoibarko San Bartolome kalean jaio zen. Gerora, Sallobente-Ermuaran auzoko Musillo baserrian ere bizi izan zen, eta auzoko eskolan ikasi zuen. Aita Agirre eskolan jarraitu zuen lehen hezkuntza ikasten, eta lanbide heziketa ikasketak ere bertan egin zituen. Bernardo Ezenarro izan zuen marrazketa artistiko eta lineal ikasgaian irakasle, eta haren lekua hartu zuen ondoren Zabaletak.[1]

Elgoibarko forjetan hasi zen lanean, eta soldadutza amaitu ondoren Jose Leon Ziaranekin hasi zen lanean, tornulari. Jarben egin zuen lan ondoren, eta han hasi zen delineatzaile lanetan. Geminisen ere egin zituen urte batzuk, Inca enpresan ere bai eta azkenik Goitin, erretiroa hartu zuen arte. Danobatentzat ere egin zuen lan, baina Goitiko langilea zen.[2]

Marrazteko zaletasuna izan zuen umetatik, eta Euskal Herriko eraikin, festa, pertsonai, paisaia eta bestelakoak marraztu zituen lumaz. 7.000 marrazki inguru egin zituen, eta liburuetarako ilustrazio lanak ere egin zituen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an Debegesak 'Gure Balioak' saria eman zion, bere bizi luzean sustatu dituen giza balioengatik.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pan Pin, Zeruko Argia aldizkariaren (1960 - 1969)[3]
  • Eibar, Tintaz eta lumaz (2010)
  • Amaia: VIII. Mendeko euskaldunen istorioak (2006),
  • Elgoibar, ayer y hoy (2008)
  • Oficios Tradicionales Vascos (2013).
  • Beasaingo Paperak: Goierri marrazkitan (2013)
  • 'Yulen 100 urte' . (2022)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. barren.eus. «Julen Zabaleta 'Yulen' hil da» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  2. «Zabaleta Barrenetxea , Julian - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  3. «GURE BALIOAK 2018: Julen Zabaleta Barrenetxea — Debegesa - Sociedad para el Desarrollo Económico de Debabarrena» www.debegesa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]