Julia Reichert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Reichert

Bizitza
JaiotzaBordentown (New Jersey)1946ko ekainaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaYellow Springs (Ohio)2022ko abenduaren 1a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: maxkuriko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Steven Bognar (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAntioch University (en) Itzuli
Antioch College (en) Itzuli
Bordentown Regional High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Enplegatzailea(k)Wright State University (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm0717064 Allocine: 61056 Allmovie: p107850 Edit the value on Wikidata
Julia Reichert eta Steve Bognar eskola magistral batean, Salonikako Dokumentalen 9. Jaialdian, 2007

Julia Reichert (Bordentown Township, New Jersey, AEB, 1946ko ekainaren 16aYellow Springs, Ohio, AEB, 2022ko abenduaren 1a) estatubatuar dokumental-zuzendari saritua izan zen.[1][2] Estatu Batuetako 'mugimendu zinematografiko independentearen amabitxia' deitua, hiru aldiz izendatu zuten Óscar sarietarako. Growing Up Female filma Zinema Erregistro Nazionalean sartzeko hautatu zuten Emakumeen Mugimendu Modernoaren lehen film luze dokumentala izan zen.[3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte dokumentaletan graduatu zen Antioch Collegen, 1970ean. Irakasle emeritua izan zen Wrighteko Estatuko Unibertsitateko[5] Antzerki, Dantza eta Mugimendu Koadroen Departamentuan. Reichertek Nazioarteko Dokumentazio Elkartearen Karrera Lortzeko Nazioarteko Saria jaso zuen 2018an.[6]

Zinema ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen filma Growing Up Female dokumental nabarmena izan zen, eta James Klein ohiko kolaboratzailearekin egin zuen.

1971n, New Days Films sortu zuen, Emakumeen Mugimendua indartzeko sortutako Estatu Batuetako zinema-banaketarako enpresa bat. New Days Films-ek zinema-aretoen ohiko banaketa ekiditen du, eta haren ordez zuzenean banatzen ditu filmak eskoletara, sindikatuetara eta talde komunitarioetara.

Oscar sarietarako lehen izendapena jaso zuen 1978an, Klein eta Miles Mogulescurekin, Union Maidsen lanagatik. Beste behin ere Klein-ekin izendatu zuten, 1984an, dokumental onenaren Oscar sarirako, Seeing Red lanarengatik.[7]

2006ko A lion in the House dokumentalean, Steven Bognarrekin batera, izendapen ugari jaso zituen; besteak beste, 2006ko Sundance Jaialdiko Epaimahaiaren Dokumentu Sari Nagusia eta Espiritu Independentedun Dokumental Onenaren 2008 Saria. Riechertek Emmy bat irabazi zuen, 2007ko Emmy Primetime sarietan ez-fikziozko filmetan merezimendu bikainak izateagatik.[8]

Reichert berriro izendatu zuten 2010ean Oscar sarirako, Steven Bognarrekin, Dokumental Labur Onenaren sarirako, The last truckclosing of a GM plant filmagatik.

2019an, Reichertek eta Bognarrek American Factory dokumentala estreinatu zuten Sundance Zinemaldian, eta AEBren Dokumentalak Zuzendaritza Saria irabazi zuten.[9] Filma Netflix-ek jaso zuen.[10]

New Yorkeko Arte Modernoaren Museoak (MOMA), Wexner Center of the Arts erakundearen eta Ohioko Estatuko Unibertsitatearen laguntzarekin, atzera begirako bat eskaini zion Julia Reicherti, eta ziklo bat eman zion American Factory (2019), Raises not Roses (2019), Methadone: An American Way of Dealing (1974), Seeing Red (1983) y A Lion in the House (2006).[4]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere film askotan, Reichertek hainbat gizarte-gaitan jartzen du arreta, hala nola generoan eta langile-klaseko gaietan, ikuspegi sozialista batetik. Bere filmetako batzuk ikusle zehatz bati egokituta daude, eta bere arreta erakartzen duten gizarte-arazoetarako konponbide potentzialak proposatzen dituzte. Dokumentaletan, ordea, pertsona bakar bat irudi heroikotzat hartzea saihestu nahi du, eta hori jendeak jardutea lortzeko helburuaren kontra doa.[11]

Reichertek zuzeneko zinema-estiloa erabiltzen du, off-eko narrazioa saihesteko. Dokumentaletan elkarrizketa asko aurkezten dituenez, ez ditu gaiak markatzen, nahiago baitu pertsonek narratibaren kontrol handiagoa izatea.[11]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Growing Up Female (1970)
  • Methadone: An American Way of Dealing (1975, James Kleinekin)
  • Union Maids (1976, James Kleinekin)
  • Seeing Red: Stories of American Communists (1983, James Kleinekin)
  • Emma and Elvis (1992)
  • A Lion in the House (2006, Steven Bognarrekin)
  • The Last Truck: Closing of a GM Plant (2009, Steven Bognarrekin)
  • Sparkle (2012, Steven Bognarrekin)
  • Making Morning Star (2015, Steven Bognarrekin)
  • American Factory (2019, Steven Bognar-ekin)

Sariak eta goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscar sariak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]