Julia Stupak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Stupak

Bizitza
JaiotzaSosnogorsk1995eko urtarrilaren 21a (29 urte)
Herrialdea Errusia
Familia
Ezkontidea(k)Nikita Stupak (en) Itzuli  (2019ko maiatza -
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakiraupen-eskiatzailea
Jasotako sariak

Instagram: yulia_belorukova Edit the value on Wikidata

Julia Sergeievna Stupak (errusieraz: Юлия Сергеевна Ступак,[1] jaiotzez Julia Sergeievna Belorukova) (Sosnogorsk, 1995eko urtarrilaren 21a) eskiatzaile errusiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan lau domina eskuratu ditu iraupen-eskiko proban[2].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko Munduko txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen talde sprintean eta ordutik lehiaketatako podiumetan ohikoa izan da Stupak.

2018ko Pyeongchangeko Jokoetan brontzezko bi domina eskuratu zituen bakarka zein taldekako probatan[3]. 2021eko Munduko Kopako sailkapen orokorrean bigarren egin zuen, bai eta Munduko txapelketan ere.

2022ko Pekingo Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen 4 x 5 km errelebotan eta brontzezko domina ere eskuratu zuen talde sprintean, biak ala biak Natalia Nepriaieva alboan zuela[4].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 3. postua, brontzezko domina Bakarkako sprinta
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 3. postua, brontzezko domina 4 x 5 km erreleboak
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 4 x 5 km erreleboak
2022 Pekin ( Txina) 3. postua, brontzezko domina Talde sprinta
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Lahti ( Finlandia) 2. lekua, zilarrezko domina Talde sprinta
2019 Seefeld ( Austria) 3. postua, brontzezko domina 4 x 5 km erreleboak
2021 Oberstdorf ( Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 5 km erreleboak
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Val di Fiemme ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 3,33 km erreleboak
2014 Val di Fiemme ( Italia) 3. postua, brontzezko domina Bakarkako sprinta
2015 Almaty ( Kazakhstan) 2. lekua, zilarrezko domina Bakarkako sprinta
2015 Almaty ( Kazakhstan) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 3,33 km erreleboak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]