Julien Sacaze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julien Sacaze
Julien Sacaze.jpg
Bizitza
Jaiotza Saint-Gaudens1847ko irailaren 24a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza 1889ko azaroaren 20a (42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak epigrafista eta arkeologoa

Julien-Etienne-Léopold Sacaze (1847ko irailaren 24a, Saint-Gaudens – 1889ko azaroaren 20a) abokatu, historialari eta arkeologo frantsesa izan zen, Pirinioetako eskualdeko ikerketa epigrafikoengatik ezaguna.

Filosofia eta teologia ikasi zituen Issyren mintegian eta zuzenbidea ikasi zuen Tolosan. 1872an abokatu ibiltari bihurtu zen bere jaioterrian, Saint-Gaudensen. Geroago, goraipamenak irabazi zituen l'Ordre kontseiluko idazkari gisa (1877) eta bâtonnier (abokatu-buru) gisa (1888)[1].

Édouard Piette historiaurreko ikerlariarekin batera Pirinioetan indusketa arkeologikoak egin zituen. 1875ean, bi gizonek harrespilak (egitura megalitikoak) aurkitu zituzten Espiau mendian (Luishondik gertu), eta, geroago, tumuluak aurkitu zuten Lannemezango goi-lautadan (1877-1878), baita Saint-Gaudens hego-mendebaldean dagoen Rivière lautadan Burdin Aro goiztiarreko errauste hilobiak ere bai. 1879an, bi gizonek Garinen (Larbousteko aranean) akitaniar-erromatar hilerri bat induskatu zuten.

1885. urtean Société des études du Comminges-en sortzaileetako bat izan zen. Banhèras de Luishon dagoen elkarte akademikoak, Académie Julien Sacaze elkartea izena dauka bera oroitzeko.[2]

Akitanierazko (edo antzinateko euskarazko) izenak dituzten erromatar garaiko idazkun asko ikertu eta bildu zituen, eta Joakin Gorrotxategik bere 1984ko doktore tesian sarri erreferentzia egiten dio.

Bere idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako antzinako inskripzioei buruzko bere lana 1892an argitaratu zen, Les inscriptions antiques des Pyrénées izenburupean, bere hil ostean. Pirinioekin lotutako beste obra historiko eta epigrafikoak hauek dira:

  • L'épigraphie de Luchon (1880) – Luchongo epigrafia.
  • Les anciens dieux des Pyrénées (1885) – Pirinioetako antzinako jainko-jainkosak
  • Inscriptions antiques du Couserans (1892) – Couseranien antzinako idazkunak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rothiot, Jean-Paul. (2017). «De la Société d’émulation des Vosges à la Fédération des sociétés savantes des Vosges : de l’un au multiple» La France savante (Éditions du Comité des travaux historiques et scientifiques): 124–141. ISBN 978-2-7355-0875-4. Noiz kontsultatua: 2020-08-23.
  2. Académie Julien Sacaze at Sociétés savantes de France

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]