Edukira joan

Justina Aldalur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Justina Aldalur
Bizitza
JaiotzaAia1922ko azaroaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2010eko apirilaren 8a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakmoja kristaua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaKlaratar

Arreba Justina Luisa Aldalur Iruretagoiena (Zialtzeta baserria, Aia, Gipuzkoa, 1922ko azaroaren 27a - Gasteiz, Araba, 2010eko apirilaren 8a[1]) klaratar ordenako lekaime eta bertsozalea izan zen.[2][3]

Aiako Zialtzeta baserrian jaio zen 1922ko azaroaren 27an. Hiru egun geroago bataiatu zuten San Esteban elizan eta Justina Luisa izena eman zioten. Aita Jose Maria Aldalur Lasa zuen eta ama, berriz, Ignazia Emilia Iruretagoiena Urdanpilleta. 1940ko ekainaren 12an seroratu zen Zarauzko Santa Klara komentuan, 17 urte besterik ez zituenean. Harrezkero, klausuran bizi izan zen.[2]

Berrogeita lau urterekin Urduñara joan zen.[2]

Sor María de Jesús de Agredaren Mística Ciudad de Dios liburua bertsotan moldatu zuen euskaraz, 1.532 bertsoko ''Ama Birjiñaren bizitza izenburudun liburua osatuz.[3]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Aldalur, Justina. Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. a b c Elustondo, Miel A.. Justina Aldalur Iruretagoiena (1922). ISBN 978-84-457-2801-7..
  3. a b Aldalur, Justina. (1999). Ama Birjiñaren bizitza. Auspoa ISBN 84-95378-04-3..