Justyna Mielnikiewicz
Justyna Mielnikiewicz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Marklowice udalerria, |
Herrialdea | Polonia |
Bizilekua | Tbilisi |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | Langile autonomoa, fotokazetaria eta argazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Tbilisi |
Jasotako sariak | ikusi
|
Justyna Mielnikiewicz (Marklowice, Polonia, 1973) fotokazetari eta bideokast-gile poloniarra da.[1][2]
Tbilisin bizi da 2002tik, Georgian, eta bertan lan egiten du.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Justyna Mielnikiewicz 1973an jaio zen, Marklowiceko Gminan, Poloniako hegoaldean. Autodidakta da, eta 1999an hasi zen lanean, Gazeta Wyborcza egunkari poloniarrarentzat.[1]
2001ean, independente gisa hasi zen, gaiak eta horiek lantzeko moduak berak aukeratu ahal izateko. Hamarkada batez, Kaukason lan egin zuen mugen eta migrazioen gaien inguruan, historia pertsonalak argitara ematen saiatuz.[3][4]
Emakume fotokazetariaren Canon saria jaso zuen 2009an, Kaukasori buruzko Sufrimendu partekatua, lerro banatuak erreportajearengatik.[5]
2010az geroztik, sobietar errepublika sozialista zaharretan emakumeen, sexualitatearen eta generoaren gaia aztertzen dihardu.
2017an, Varsoviako (Polonia) guraso bakartasun moderno hiritarraren errealitate bereizia eta konplexua erakusten saiatu zen, guraso bakarreko lau familiari jarraipena eginez.[6]
Bere argazkiak egunkari eta aldizkari askotan argitaratu izan dira, hala nola, New York Times, Newsweek Polska, Paris Match, Frankfurter Allgemeine Zeitung, Monocle, Stern eta Le Monde[7].
Maps agentziako kidea, Tbilisin (Georgia) bizi da, eta bertan lan egiten du 2002tik.[8]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009: Emakume fotokazetariaren Canon saria[5]
- 2009: World Press Photo bigarren saria, People in the News erreportaje-kategorian[9]
- 2011: Magnum Fundazioaren Kaukasoko argazkilari gaztearen saria
- 2015: The Aftermath Project saria[10]
- 2016: W. Eugene Smith beka[11][12][13]
Erakusketa nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010: Sufrimendu partekatua, lerro banatuak, Visa pour l’image, Perpinyà[5]
- 2017: A Ukraine Runs Through It, Arleseko argazkiaren topaketak[14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Justyna Mielnikiewicz. .
- ↑ Thom, Patterson. Ukraine's divide: Two sides of a river. .
- ↑ Interview de Justyna Mielnikiewicz. .
- ↑ Alice, Gabriner. (11 August 2014). Justyna Mielnikiewicz's Woman With a Monkey. .
- ↑ a b c Souffrance partagée, lignes divisées. .
- ↑ Monoparentalités urbaines (Justyna Mielnikiewicz). .
- ↑ Justyna Mielnikiewicz sur la short liste de Paris Photo 2019 en catégorie PhotoBook !. .
- ↑ Justyna Mielnikiewicz. .
- ↑ 2009 Justyna Mielnikiewicz PNS2-AL | World Press Photo. .
- ↑ A Ukraine Runs Through It | The Aftermath Project. .
- ↑ Polish Photographer Justyna Mielnikiewicz Wins W. Eugene Smith Grant. .
- ↑ James, Estrin. (13 October 2016). Awarding a Photographer's 'Stubbornness'. .
- ↑ Justyna Mielnikiewicz à propos de la bourse Smith : « Cette bourse est un événement clé de ma carrière ». 2017-05-29.
- ↑ d'Arles, Les Rencontres. JUSTYNA MIELNIKIEWICZ. .[Betiko hautsitako esteka]