KNM-WT 17000

Wikipedia, Entziklopedia askea

KNM WT 17000, Burezur Beltza izenez ere ezaguna, Paranthropus aethiopicus espezieko burezur fosilizatua da. Mendebaldeko Turkanan (West Turkana), Kenyan, Alan Walker-ek aurkitu zuen 1985ean. Bere adina 2,5 milioi urte ingurukoa dela kalkulatzen da. [1]

Morfologia sendoa du, gandor sagital nabarmena duena. Ezaugarri horiek, hasiera batean Paranthropus boisei bezala sailkatzea eragin zuten, baina beste ezaugarri batzuk Australopithecus afarensisen antzekoak dira. Beraz, KNM WT 17000 espezie berritzat hartu zuten. Burezurreko kolorea aurkitu zen sedimentuaren manganeso eduki handiari zor zaio. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Smithsonian National Museum of Natural History, KNM-WT 17000. «KNM-WT 17000» What does it mean to be human?.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]