Edukira joan

Paranthropus boisei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paranthropus boisei
Pliozeno-Pleistozeno, 2,3 Ma-1,2 Ma

Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
GeneroaParanthropus
Espeziea Paranthropus boisei
(Mary Leakey, 1959)

Paranthropus boisei Hominidae familiako Paranthropus generoko espezie fosil bat da. 1,5 milioi urte luzez Homo generoarekin batera bizi izan zen, Homo habilis, Homo ergaster eta Homo rudolfensis espezieekin hain zuzen ere. Honen frogak Konso (Etiopia), Omo (Kenia), eta Olduvaiko (Tanzania) aztarnategietan aurkitu zituzten Mary eta Louis Leakey bikote famatuak. Gazelen fosilek erakusten diten bezala, sabana zen garai hartan esandako lurralde hauetan, baina ez da uste, gaur egungoa bezain lehorra zenik.

Litekeena da familia bereko gizonek osatutako komunitateetan bizi izatea, emakume batzuekin.

Fisikoki Austrolopithecusaren antza handia duenez, ikerlari askok zalantzan jarri du espezie honen existentzia. Burezurraren kapazitatea 550 cc ingurukoa zen, aurpegi oso sendoa, hortz txikiak eta hagin handiak zituen. Foramen magnuma Australopithecusarena baino aurreratuagoa zuen, Homo generoarekin gertatzen den bezala.

Klima aldaketarekin batera, inguruak lehortu egin ziren, eta beraz, baita fruituak ere. Honenbestez, murtxikatzeko muskulu sendoak garatu zituzten, sustrai, adaska eta tuberkulu lehorrak jan ahal izateko. Hala ere, gorputzeko gainerako atalek ez zuten aldaketa handirik izan Australopithecusarekiko.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paranthropus boisei Aldatu lotura Wikidatan