Gandor sagital

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paranthropus aethiopicus burezurreko erreplika

Gandor sagitala garezurraren goiko aldean zehar doan hezur-protuberantzia bat da, garezurreko erditik igarotzen dena (jostura sagitalean). Protuberantzia honen presentziak masailezur-muskuluen indar paregabea adierazten du, gandor sagitalak batez ere loki giharra atxikitzeko balio baitu, hau da, mastekatzeko muskulu nagusietako bat. Gandor honen garapena gihar beraren garapenarekin lotu behar omen da. Gandor hauek haginkada indartsua duten animalien burezurretan aurkitzen dira, hala nola, gorila, lehoia edo txakurra. Desagertutako animalia batzuen artean dinosauroak daude, hala nola tyrannosauroa eta hominidoak, hala nola Paranthropus.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]