KV51

Koordenatuak: 25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E / 25.7408; 32.6022
Wikipedia, Entziklopedia askea
KV51
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E / 25.7408; 32.6022
Map
Arkitektura
Dimentsioak7,67 (luzera) m
Azalera17,86 m²

KV51 Egiptoko Erregeen Harana izeneko nekropolian dagoen hilobi bat da. 1906an aurkitu zuen Edward Ayrtonek Theodore Davisentzat lanean ari zela, baina bere kokapena galdu egin da hondakin mordo baten azpian. Hala ere, KV50 eta KV52tik gertu dagoela ezagutzen da, hauek ere galduak KV35, KV36 eta KV49k osatzen duten hirukian.

50 eta 52 zenbakidun bere bikiak bezala, KV51 "Animalien hilobiak" izeneko hilobi taldeko hiru hilobietako bat da, aurkitu zirenean, momifikatutako animalien hondakinak topatu ziren ez ohiko hilobiak. Baina hilobi hauei buruzko gauzarik bitxiena, euren benetako jabeak aurkitutako animaliak zirela da, horrek, garai hartako faraoiren batek bere maskotak biziki maite zituela esan nahi duena, beste mundura berarekin eraman nahi izateko haina, betiereko atseden toki pribilegiatu bat ere emanez. Gogoratu behar bait da Erregeen Haranean faraoiez gain beste batzuk ere hilobiratuak izan baziren ere, benetan ez ohikoa dela errege familiako ez zen norbaitek han bere hilobia izatea, are gehiago animali batek.

Dirudienez, KV51 da Animalien hilobien artean handiena, eta erabat zulatua dagoen eta hormak leunduak dituen bakarra. Hori bai, erregeei ez dagozkien gainontzeko hilobien kasuan bezala, honek ere ez du apaindurarik. Ayrtonen txostenaren arabera, hilobia sarrera putzu bat (A) da, honen jarraian hamasei metro karratuko azalera duen laukiluze formako gela batekin (B). Gela honetan aurkitu ziren hilobiaren jabe bitxiak: hiru tximu, hiru ahate, ibis bat eta babuino bat, guztiak bikain momifikatuak, baina euren estalkietatik aske. Dirudienez, babuinoaren ikuskaria kitzikagarria zen, bere kontserbazio egoera ona eta bere tamaina handia kontuan hartuta.

Animaliak euren hil hatu propioarekin lurperatuak izan ziren, baina, Erregeen Haraneko hilobi gehienak bezala, antzinaroan arpilatuak izan ziren. Hala ere, bere barnean ontzi kanopoak zituen iztukuzko kutxa baten zatiak eta oraindik momiaren batzuen gorpuen gainean zeuden bitxi txiki batzuk berreskuratu ahal izan ziren. Bere maskotetak batzuentzako halako hilobi bat egitea erabaki zuen faraoiaren nortasunari dagokionez, oraindik zalantza dago, ez baitago bere inongo aipamenik. Tokiaren estiloak Egiptoko XVIII. dinastiaren garaikoa dirudi, eta hautagairik zentzuzkoena Amenofis II.a da, honen hilobia Animalien hilobietatik metro gutxitara baitago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]