KV49

Koordenatuak: 25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E / 25.7408; 32.6022
Wikipedia, Entziklopedia askea
KV49
Kokapena
Koordenatuak25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E / 25.7408; 32.6022
Map
Arkitektura
Dimentsioak3,5 (luzera) m
Azalera46,61 m²

KV49 Egiptoko Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Tamaina txikikoa, beharbada Egiptoko XVIII. dinastiako nobleren batentzat izango zen.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KV49 Erregeen Haraneko wadi nagusiko mendebaldeko adarrean dago, KV35era daroan bidearen sarreran. Bere ardatza hegomendebalderantz orientatua, KV48tik eta Animalien hilobiak izenez ezagutzen diren KV50, KV51 eta KV52tik oso gertu dago, baita askoz handiagoak diren KV12 eta KV57 hilobietatik gertu ere. Erregeena ez diren gainontzeko hilobietan bezala, ez du apaindurarik.

KV49 hilobiaren diseinua errege nekropoli honetako noble baten ohiko hilobiarena baino askoz landuagoa da (orokorrean, sarrera bezala putzu bat eta gela bakar bat izaten dituzte), baina printze edo erregina baten hilobia baino sinpleagoa da. Sarrerako eskailera batez (A), beheranzko arrapalan doan korridore batez (B) eta gela bakar batez (C) osatua dago. Hilobia handitu egin behar zen, Cren azpian eskailera baten zulaketak frogatzen duen bezala, baina, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, lanak geldiaraziak izan ziren, beharbada bere jabearen heriotzaren ondorioz.

Indusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregeen Haraneko 49. hilobia ez zen 1906 arte aurkitua izan. Edward Russell Ayrtonek aurkitu zuen, Theodore Davisentzat lanean ari zela. Ez zen arkeologo honen aurkikuntzarik garrantzitsuenetako bat izan, eta ia oharkabean pasa zen. Hala ere, C gelaranzko atea zigilatua izan zela baieztatu ahal izan zen, okupatua izan zela adierazten duena. Dena dela, aurkitutako hil hatu objektu gutxien artean, ez dago bakar bat ere hilobi honen jabea nor izan zitekeen adierazten edo gutxienez iradokitzen duenik. Bere diseinuagatik eta kokapenagatik Egiptoko XVIII. dinastiaren erdialdean, beharbada Amenofis II.a eta Amenofis III.aren erregealdien artean zulatua izan zela ebaz daiteke.

Uholdeek eragindako kalteak eragozteko asmoz, Antigoalekotasunen Kontseilu Gorenak harrizko harresi bat eraiki du KV49 hilobiaren sarrera inguruan. Hilobi honen balioa Erregeen Haranaren historian hasieran dirudiena baino handiagoa izan liteke. Egiptoko XX. dinastiaren amaieran datatutako grafitoen aurkikuntzak, beharbada errege momiak zaharberritzeko tailer bezala erabili zela adierazten dute, momia horiek, ondoren, zenbait ezkutalekutara bidali zirelarik lapur eta hilobi arpilatzaileengandik salbu egoteko. KV49 eta KV35 hilobien arteko hurbiltasunak (azken honetan XVIII. dinastiaren erdialdeko, XIX. dinastiako eta XX. dinastiaren lehen erdiko momiak ezkutatu ziren tokia delarik) toki seguruago batera eraman aurretik Inperio Berriko zenbait faraoiren gorpuentzako derrigorrezko geltoki bezala erabili zela frogatzen duela dirudi.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]