Edukira joan

Ka'ba-i-Zartosht

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ka'ba-i Zartosht
Ka'ba-i-Zartosht (eskuinean) Naqsh-e Rostamen.

Ka'ba-i-Zartosht (persieraz کعبه زرتشت, aldaerak Kaba-i Zardusht eta Kaba-ye Zardosht, "Zoroastroren Kuboa") Naqsh-e Rostamen dagoen dorre itxurako eraikin bat da, K. a. V. mendekoa, akemenidar inperioaren garaikoa. Naqsh-e Rostam, Persepolisetik ipar-mendebaldera dago, Iranen. Shiraz hiritik gertu dago, Fars probintziako hiriburua dena.

Egitura, Pasargadako eraikin senide baten kopia dena[1], Dario I.ak, Artaxerxes II.ak edo Artaxerxes III.ak eraiki zuten. Fryeren ustez, asmoa berbera zen (bere eraikin bikiarena), hau da, erregetzaren tresna eta tramankulu guztientzako segurtasun kutxa bat eraikitzea Persepolisetik gertu, Pasargadan egin zen bezala.

Eraikinean dauden sasandar garaiko suaren aldareetan dagoen erreferentzia batetik, egitura, behinola, suaren aldare bat izan zela ebatzi da, edo, beharbada, ospakizun monumentu bat, enperadoreentzako betiereko garra zuena, enperadore hauen hilobiak metro batzuk urrunago daudelarik. Hau, baina, ez da oso litekeena, albotik jotzen duen haize falta dela eta, garra berehala itzaliko baitzen, eta, edozein kasutan, inskripzioa idatzi zuenak, zail zuen eraikinaren asmoa zein zen jakitea, eraiki eta handik zazpi mendetara.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Frye, Richard N. (1974), "Persepolis Again", Journal of Near Eastern Studies 33(4): 383-386.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naqsh-e Rostam

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]