Xiraz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Xiraz
Irango udalerria
Shiraz In 1frame.jpg
Administrazioa
Estatua  Iran
Probintzia Fars
Geografia
Koordenatuak 29° 36′ 00″ N, 52° 31′ 00″ E / 29.6°N,52.516666666667°E / 29.6; 52.516666666667Koordenatuak: 29° 36′ 00″ N, 52° 31′ 00″ E / 29.6°N,52.516666666667°E / 29.6; 52.516666666667
Xiraz hemen kokatua: Iran
Xiraz
Xiraz
Garaiera 1.500 metro
Eremua 240 kilometro koadro
Demografia
Biztanleria 1.460.665 biztanle
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 071
Ordu-eremua UTC+03:30
Webgune ofiziala

Xiraz[1] (persieraz: شیراز‎, Šīrāz) Iran hego-mendebaldeko hiria da, Fars probintziako hiriburua. Teherandik 919 kilometro hegoaldera dago. 2011n 1.460.665 biztanle zituen[2].

Antzinateko Persepolis hiritik hurbil eraiki zuten. Persiako hiriburua izan zen 1750-1794 bitartean, Zand dinastiaren agintepeko aldian. Erdi Aroko lorategiak, mausoleoak, jauregiak, mezkitak eta gotorlekua gorde ditu. Persiako arte eta literatura gune nagusietako bat izan zen luzaroan. Ospe handia dute Xirazeko ardoek eta arrosek; hori dela eta, olerkien, ardoaren, arrosen eta ipurtargien hiria deitu izan zaio.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xiraz Irango hego-mendebaldean dago, Zagros mendien magalean, 1.486 metroko altueran.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak estepako klima hotza dauka, BSk, Köppen klima sailkapenaren arabera; beste aditu batzuen ustez, ordea, klima mediterraneoa da, uda beroekin (Csa).

Datu klimatikoak (Xiraz, 1961–1990, muturrekoak 1951–2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22.0 24.0 28.5 34.0 38.2 42.0 43.0 42.0 39.0 34.2 28.0 23.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12.1 14.7 18.9 23.8 30.6 36.1 37.8 37.0 33.7 27.8 20.5 14.4 25.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.3 7.7 11.8 16.2 22.5 27.7 29.8 28.7 24.5 18.4 11.7 6.8 17.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −14.0 −8.0 −4.0 −1.0 3.0 9.0 14.0 12.0 1.0 1.6 -8.0 −11.0 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.4 1.2 4.8 8.5 13.2 17.1 19.9 18.8 14.1 8.8 3.8 0.5 9.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 79.8 49.8 48.4 30.6 6.6 0.2 1.0 0.1 0.0 5.2 20.7 63.2 305.6
Euri egunak (≥ 1 mm) 8.7 7.9 7.9 6.4 2.1 0.2 0.8 0.4 0.1 1.2 3.7 7.2 46.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.5 0.6 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0.6 2.7
Eguzki orduak 217.0 218.5 236.2 247.7 324.1 357.8 344.6 329.7 318.0 297.7 238.3 216.2 3345.8
Hezetasuna (%) 65 58 51 46 32 22 24 24 26 34 48 61 40.9
Iturria: NOAA (1961-1990) [3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xirazen aipamen zaharrena K. a. 550. urtekoa da. Elamdarren sasoiko izena Tiraziš zen, buztinezko oholtxoetan azaltzen denez.Sasaniar Inperioaren garaian hiri handia zen, administrazio-gunea ziurrenik. Persian sartu ondorengo urteetan, 684. urtean, sortu zuten arabiarrek Xirazko hiri berria. IX. mendean affariarren printzerriko hiriburua izan zen eta X. eta XI. mendeetan buiarrek edertu eta gotortu zuten. Garai haietan, entzute handiko liburutegia zuen hiriak eta guztiz ospetsuak zituen brokatuak edo urrez nahiz zilarrez apainduriko zeta (gaia)|zeta ehunak.

XIII. mendean, Saadi poetaren garaian, Persiako poeten hiriburu bihurtu zen. Mende horretan bertan mongoliarren esku geratu zen hiria eta meskita eta gotorleku berriak eraiki zituzten. 1399an Tamerlan konkistatzaile turkoak hartu zuen hiria. 1621. urtean, Ekialdeko Indietako Konpainia Britainiarrak egoitza ipini zuen Xirazen: ardoa merkaturatzen zuten, eta merkatari holandarrak zein frantsesak sarri ibiltzen ziren bertan.

1668an uholdeek urpean utzi zuten hiria eta 1724an afganiarrek bipildu zuten; horren ondorioz, gainbehera jasan zuen. 1750-1794 bitartean Zand dinastiaren hiriburua izan zen, baina Aghe Mohammad Khan Qajaren osteek suntsitu zuten 1791n. XIX. mendean, hainbat hondamendi jasan behar izan zituzten: administrazio txarra, epidemiak, izurriteak eta lurrikarak. XIX. mende amaieran, lasaitasuna itzuli zen hirira, eta handikiek eraikin ikusgarriak egin zituzten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iran hegoaldeko ekonomiaren gunea da. XIX. mendetik hona hainbat aurrerapen izan ditu: Suezko kanala 1869an irekitzerakoan, Europa eta Indiako salgaiak iritsi ziren; bestalde, nekazaritza arloan tabakoa, kotoia eta opio-belarra landatzen hasi ziren, esportatzeko beste. Beraz, merkataritza-gune garrantzitsu bihurtu zen.

Nekazaritzako ekoizpena aberatsa da: ardoa, zitrikoak, loreak, arroza eta kotoia ekoizten dira, besteak beste. Industriari dagokionez, zementua, azukrea, egurra, metalurgia, ongarriak, eskulangintza (zilargintza eta artilezko tapizak) eta elektronika dira alor garrantzitsuenak. Horrezaz gainera, 1973an eraikitako petrolio-findegia dago, hainbat produktu merkaturatzen dituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xiraz Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez) Shiraz, landofaryan.atspace.com/