Kabocha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kabocha (Cucurbita maxima), erditik irekia

Kabocha (/kəˈboʊtʃə/; japonieratik: カボチャ, かぼちゃ edo 南瓜) neguko kuia mota bat da, Cucurbita maxima espeziearen barietate japoniarra. Kabocha kuia edo Japoniako kalabaza modura ere ezagutzen da Ipar Amerikan.[1] Japonian, "kabocha" izenak hiperonimo modura jokatzen du askotan, barietateari zein edozein kuia edo kalabazari erreferentzia egiteko erabiltzen baita.[2]

Era berean, zenbait kabocha-barietate ezagutzen dira, konposizio kimiko, morfologiko zein sentsorial ezberdinak agertzen dituztenak:[3] Ajihei, Ajihei No. 107, Ajihei No. 331, Ajihei No. 335, Cutie, Ebisu, Emiguri eta Miyako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «What is Kabocha Squash (Japanese Pumpkin)?» Cooking Light . Noiz kontsultatua: 2020-02-14.
  2. (Japonieraz) «野菜図鑑「かぼちゃ」» web.archive.org 2016-04-18 . Noiz kontsultatua: 2020-02-14.
  3. (Ingelesez) Cumarasamy, R.; Corrigan, V.; Hurst, P.; Bendall, M. (2002-09) «Cultivar differences in New Zealand “Kabocha” (buttercup squash, Cucurbita maxima)» New Zealand Journal of Crop and Horticultural Science (3): 197–208 doi:10.1080/01140671.2002.9514215 ISSN 0114-0671 . Noiz kontsultatua: 2020-02-14.