Kabwe 1

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kabwe 1 burezurraren erreplika.

Kabwe 1 (Broken Hill burezurra edo Rhodesiako Gizona izenez ere ezaguna) Paleolito Ertaineko fosil bat da, Arthur Smith Woodwardek 1921ean Homo rhodesiensis fosilari esleitua. Gaur egun Homo heidelbergensisen sinonimotzat hartzen da[1].

Burezurra Broken Hilleko zink meatzean aurkitu zen, Ipar Rhodesian, gaur egun Zambia, 1921eko ekainaren 17an. Aurkitzaileak Tom Zwiglaar suitzar meatzaria eta izena gorde ez zen afrikar meatzari bat izan ziren[2]. Burezurraz gain, beste ale baten goiko baraila, sakro bat, tibia bat eta bi femur aurkitu ziren. Burezurrari "Rhodesiako Gizona" izena eman zitzaion garai hartan, baina gaur egun ohikoagoa da Broken Hill edo Kabwe izenak ematea.

Londresko Historia Naturalaren Museoan dago gordeta[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Begun, David R.. (2012-12-20). A Companion to Paleoanthropology. John Wiley & Sons ISBN 978-1-118-33237-5. (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
  2. (Ingelesez) Sapiens, Michael Balter. (2019-02-18). «Zambia’s Most Famous Skulls Might Finally Be Headed Home» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
  3. (Ingelesez) «Discover | Natural History Museum» www.nhm.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]