Kafe patardun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kafe patardunaren edalontzia.

Kafe patarduna kafea brandyrekin edo beste edari destilatuarekin (ron, uxual) prestatzen da. Edalontzi txiki batean zerbizatzen da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri ezezaguna du kafe patardunak. Espainian oso ohikoa da eta han Kuba Espainiako kolonia zenean aurkitu nahi izan diote bere jatorria. Antza, Kuban zeuden soldaduek, balorea handitzeko, kafea ronarekin hartzen zuten, "coraje" (kemen) handiago izateko; hortik "corajillo" izena sortuko litzateke eta, ondoren, "carajillo", Espainian edari honi ezarri zaion izena. Esaten da baita ere esklabuei ematen zitzaiela.

Beste iturrietatik Bartzelonan jartzen da bere jatorria. Hiri horren Frantziako Geltokian mandazainak biltzen ziren eta, denbora ez galtzeko, kafea eta kopa nahastua eskatzen omen zuten.[1]

Dena dela, ez dago jatorria baieztatzeko iturri fidegarririk, azken buruan, horrelako konbinaketak hain arraroak ez baitira.

Barianteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Costa, Roger «Quin és l'origen del popular 'carajillo' i del seu nom?». Sàpiens [Bartzelona], 71, 2008ko iraila, 5.or. ISSN: 1695-2014
  2. http://rodamots.cat/escreix/rebentats-rasques-brufar/

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kafe patardun