Kanela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kanela
Canelle Cinnamomum burmannii Luc Viatour.jpg
Osagaiak

Kanela kanelondoaren azala osatzen duen gai urrintsua da, hodi txikien eitea duena, janari gozoak ontzeko erabiltzen dena.[1]

Kanela izen bereko zuhaitzaren azal edo oskola da. Azal hau zotzetan mozten da, ximenki lehortzen utzi eta tutu eran biltzen da.

Kanela Sri Lankan (garai bateko Zeilan), Seychelle uharteetan eta Madagaskarren ekoizten da. Txina, Indonesia eta Vietnamen "cassia" izeneko bestelako mota mingotsagoa lantzen da.

Sukaldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanela egoki dator bai plater gazi nahiz gozoekin ere. Kanela hautsa txerriki, muskuilu, patata, azenario, gazta, arrautzirindutako xerra edota urdaiazpiko erregosi plateretan erabili ohi da.

Plater gozoetan, hautsean edo adar moduan, oso ongi dator konpota, arroz-esne, natilla, krema, izozki edo sagar-tartak prestatzeko.

Zurrakapote, urardo, esne, te eta, nola ez, egindako txokolateari erebere zapore berezia ematen die.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.