Esne kondentsatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Esne kondentsatua.

Esne kondentsatua esnea kontzentratu eta duen ur kopurua lurrundu eta azukrea gehituz lortutako zapore gozoko esneki likatsu bat da. Ondorioz berau dagoen edukiontzia ez baldin bada irekitzen, pare bat urtez hozketarik gabe kontserbatu liteke, aldiz, azukrerik gabeko esne lurrunduaren bertsioa oso erraz galtzen da eta ez da esne kondentsatua bezain ohikoa.

1820ean Nicolas Appert gozogile eta sukaldariak asmatu zuen, esne arrunta hozketarik gabe oso denbora gutxian galtzen baitzen.

Esne kondentsatua azkenburu ugarien osagai gisa erabiltzen da eta munduko hainbat lekutan oso hedatua dagoen elikagaia da, tartean Hego Euskal Herria, Argentina, Brasil, Errusia, Espainia, Hong Kong eta Katalan Herriak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esne kondentsatu Aldatu lotura Wikidatan