Kaffeklubben
Kaffeklubben | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 30 m |
Mota | uharte |
Luzera | 1 km |
Zabalera | 0,4 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 83°39′42″N 30°36′36″W / 83.6617°N 30.61°W |
Honen parte da | extreme points of Earth (en) list of islands of Greenland (en) |
Parke nazional | Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea |
Babestutako-eremua | Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea |
Ur-gorputza | Ozeano Artikoa Wandel itsasoa |
Kaffeklubben (groenlandieraz: Inuit Qeqertaat; danieraz: Kaffeklubben Ø, euskaraz: «kafe-klubaren uhartea») Groenlandiako ipar-ekialdean dagoen uharte txikia da, Lurreko puntu iparraldekoentzat jotzen dena.[1] Latitudearen arabera kalkulatuta, Ipar polorako bere distantzia 707,4 kilometrokoa da, izan ere, 111,4 kilometrokoa da latitude-gradu bakoitza.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartea Robert Pearyk aurkitu zuen 1900ean eta kilometro bat inguruko luzera du, eta Morris Jesup lurmuturretik 37 kilometro ekialdera dago. 1921ean bisitatu zuen lehen gizona Lauge Koch esploratzaile daniarra izan zen. Kopenhageko mineralogia museoko kafe-klubari erreferentzia eginez jarri zion izena. 1969an, Kanadako talde batek kalkulatu zuen bere puntarik iparraldekoena Morris Jesup lurmuturra baino 750 metro iparralderago dagoela, eta, beraz, munduko lur erregistro iparraldekoena duela.
Ordutik, iparralderago dauden hareazko banku batzuk aurkitu dira, batez ere Oodaaq izenekoa. Hala ere, eztabaida dago Oodaaq edo beste barrak lur azaleratutzat hartu behar diren, ez baitira iraunkorrak eta izotz-blokeek batzuetan ezkutatu egiten baitituzte; beste batzuetan, ordea, ozeanoaren azpian murgildurik geratzen dira.[2]
Flora eta fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta ingurune gogorra izan, landaretza hazten da Kaffeklubben uhartean, goroldioak, hepatikofitak, likenak eta landare loredunak barne: saxifraga oppositifolia (harrautsi morea) eta papaver radicatum (urdamutur artikoa).[3][4][5][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jancik, John; Richardson, Javana; Gardiner, Steve. (2002). Under the Midnight Sun: The Ascent of John Denver Peak and the Search for the Northernmost Point of Land on Earth. Stars End Creations ISBN 1-889120-19-7..
- ↑ (Ingelesez) Leister Report. .
- ↑ (Ingelesez) Arctic Thule. Kaffeklubben – Top of the World?. .
- ↑ (Ingelesez) «The Flowers of Kaffeklubben Island» Atlas Obscura.
- ↑ (Ingelesez) Pax Arctica. .
- ↑ (Ingelesez) Template. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Groenlandiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |