Kair Andros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kair Andros ("Bits handiaren itsasontzia" sindarinez), Tolkienen legendariumeko fikziozko toki bat da. Anduin ibaiaren erdian dagoen uharte handi bat da, Minas Tirithetik 80 kilometro inguru iparraldera. Bere izena, uharteak, itsasontzi luze baten forma zuelako da, horren brankaren aurka, ibaiko urak hausten zirelarik. Uhartearen iparraldean, uharkak zeuden.

Turin II.a seneskalak gotortu zuen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 30. mendean, Anorien defendatzeko.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3019. urteko martxoak 10ean, Morannoneko armada batek hartu zuen Kair Andros, honela, Anorienen sartu eta Minas Tirithera abiatzea lortuz. Beranduago, uhartea berreskuratua izan zen. Bertan geratu ziren Mendebaldeko armadaren ontziak, Minas Tirithera joan aurretik, Sauron garaitua izan ondoren.