Kalais
- Artikulu hau hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Calais».
Kalais | |
---|---|
Boreadeak | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Boreas |
Ama | Oritia |
Anai-arrebak | Zetes (en) , Cleopatra (en) eta Chione (en) |
Greziar mitologian Kalais Boreadetako bat zen iparraldeko haizearen jainko zen Boreas eta Oritiaren semeak. Zetes bere anaia bikiari bezala, bizkarrean hegoak agertu zitzaizkion (edo, beste iturri batzuen arabera, buruan eta oinetan) pubertarora iritsi zenean, baina, horiek erabili gabe ere, atleta bikain bat zen, Peliasen hil jokoetan distantzia luzeko lasterketaren garailea izan zelarik.
Beti bere anaiaren laguntzarekin, argonauten espedizioan parte hartu zuen. Esaten denez, Harpiak airetik jazarri zituzten, eta hauen patua, bi anaia hauen esku hiltzea zela, baina ez dago batere argi zer gertatu zitzaien munstroei azkenean. Batzuk, bat ezik, beste guztiak hil zirela diote, baina beste batzuk, arpiek inongo kalterik ez zutela jaso, berriz Fineo gaizki tratatuko ez zutela zin eginez.
Modu berean, ez dago batere argi Zetes eta Kalaisekin zer gertatu zen. Batzuek, arpien atzetik zihoazela hil zirela diote, baina beste batzuk, beranduago (argonauten itzulera eta Peliasen heriotzaren ondoren) Heraklesek hil zituela diote, argonautak, Zeusen semea Misian uzteko konbentzitu zituztelako.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kalais |