Calais

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Calais

Nord-Pas-de-Calais
Calaisko bandera

Calaisko armarria

Izen ofiziala Calais
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
 Frantzia
Nord-Pas-de-Calais
Pas-de-Calais (62)
Calais (burua)
Alkatea Natacha Bouchart (UMP)
(2008-)
Herritarra calaistar
Koordenatuak 50°56′53″N 1°51′23″E / 50.94806°N 1.85639°E / 50.94806; 1.85639Koordenatuak: 50°56′53″N 1°51′23″E / 50.94806°N 1.85639°E / 50.94806; 1.85639
Calais non dagoen adierazten duen Frantzia-ko/-go/-eko mapa
Calais
Eremua 33.5 km2
Posta kodea 62100
Biztanleria 78,170 bizt. (2006)
Dentsitatea ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen bizt./km²
Aglomerazioa Communauté d'Agglomération du Calaisis
INSEE kodea 62193
www.mairie-calais.fr http://www.mairie-calais.fr/ www.mairie-calais.fr

Calais Frantziako herria da, Nord-Pas-de-Calais eskualdean kokatua, Belgikako mugatik kilometro gutxira, Pas-de-Calais departamentuaren barnean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak, 33,50 kilometro karratuko hedadura du, eta, bere biztanleria, 1999ko azken erroldaren arabera, 77.333 biztanlekoa da, 125.584koa, bere lurralde metropolitarra kontutan hartuz gero.

Mantxako itsasoaren bitartez, Dover herri ingelesarekin loturik dago. Itsasoak, berez 34 kilometroko luzera du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri honen sorrera, oso iluna da: X. mendearen aurretik, herri arrantzale bezala sortu zen. 997. urtean, Flandriako kondeak, zabaldu egin zuen, eta, 1224.urtean Bolognako kondeak, harresitu egin zuen. Bere kokaleku estrategikoak, Ingalaterrako Erresumaren ezinbesteko xedetzat bihurtu zuen. Garai horretan, Ingalaterraren boterea gorantza zihoan. Eduardo III.a erregeak hartu zuen, Ehun Urteko Gerraren hasiera aldera, 1347. urtean, Crecyko guduaren ondoren etorri ziren hamaika hilabeteetan setiatu eta gero.

Erregeak, halako erresistentziaren ondorioz, herriko jende guztia hiltzearen agindua eman zuen, baina ez zuen halakorik egin azkenean. Horren ordez, sei pertsona garrantzitsu bere aurrean aurkeztea agindu zuen, burua estali gabe, oinutsik eta lepoan soka bat zutela, ondoren urkatzeko. Henaoko Felipa erregearen emaztea zen, eta honi, jende harentzako barkamena eskatu zion. Erregeak onartu egin zuen, baina, aldi berean, batze hitzarmena egiten ez zuten herritar guztiak, atzerriratuak izan zitezela agindu zuen. Calaisen udalerri titulua, Arloiseko kondesak emana, Eduardo erregeak berretsi zuen.

Calaisko burgesak (Les Bourgeois de Calais), Auguste Rodinen eskultura.

1360.urtean, Bretignyko hitzarmenak, Ingalaterrari eman zion betirako subiranotza Guines, Marck eta Calaisen gainean. Baina hau ez zen bere osotasunean bete, ezta behar zen eran ere.

1363an, herria portu bihurtu zen. Bertako salerosketa lanak, erregearen begiradapean egiten ziren. Parlamentuko udalerri barruti bat izatera pasa zen, eta 1372an burgesak bidaltzen hasi zen Berezkoen ganberara. Edozein kasutan, Thérouanneko elizbarrutiaren barnean jarraitzen zuen.

Herria, "Ingalaterrako koroaren harribitxirik distiratsuena" bezala ezagutua izan zen, estainu, berun, oihal eta artilearen salerosketan zuen berebiziko garrantziagatik. Are gehiago. Artikulu hauengatik kobratutakoak, gobernu ingelesaren diru sarreren herena suposatzen zuen, artilearen salerosketarekin lortutakoek bereziki. 12.000 biztanletik, 5400ek, artikulu honen salerosketaren negozioarekin zuen zerikusia. Calaiseko gobernu edo Kapitaintza, diru asko ematen zuen kargua zen. Dick Wittington ospetsua Calaiseko alkate eta Londoneko Lord Mayor izan zen aldi berean.

Calais, urte askoan, Ingalaterrako Erresumako zati bezala kontsideratua izan zen, Ingalaterrako parlamentuan ordezkariak zituelarik. Honen ateetako batean, idazki hau irakur zitekeen:

"Orduan bakarrik lortuko dute Calais frantziarrek
burdinak eta berunak kortxoak bezala flotatzen dutenean"

Baina benetako egoera oso ezberdina zen. Ingelesen domeinua, mantenimendu oso garestiko fortifikazioen mende zegoen, herriak ez baitzuen berezko babesik. Calais mantentzea, oso kontu nekeza zen, eta Borgoinako Dukerriak eta Frantziak, sarri jartzen zuten frogan. Ingelesen domeinuaren iraupenaren arrazoia, Frantzia eta Borgoñaren arteko gerretan aurki daiteke gehienbat. Bietako inork ez zuen Calais bere arerioaren eskuetan ikusi nahi. Nahiago zuten ingelesen eskuetan egotea. Baina egoera asko aldatu zen Frantziak Borgoinari irabazi eta Dukerria estatura batu zenean.

Ingelesen domeinua, 1558ko urtarrilaren 7an amaitu zen, frantsesek, Franzis, Guisako dukea kapitain bezala zutela, ingalaterrako soldadu talde ahuldu baten aurka, beste hainbeste ahulduta zeuden fortifikazioetan abantaila hartu zutenean. Calais inguratzen zuen lurraldea, Calaisis izenekoa, Pays Reconquis (lurralde birkonkistatua) bezala berrizendatua izan zen. Berri honen aurrean, Ingalaterrako Maria I.a erreginak hauxe esan zuen: "Hiltzen naizenean, nire bihotzean, Calais idatzia eramango dut".

1596.urtean, espainiarrek hartu zuten herria, Espainiar Herbehereetatik egindako inbasio baten ondoren, baina bi urte beranduago, Vervinseko hitzarmena zela medio, frantziarrei itzuli zieten.

XVIII. mendean, ospe zientifikoa lortu zuen. Metroa definitu zen lehenengo aldian, Lurraren dimentsioekin zerikusian, Calais eta Perpinyàn artean dagoen distantzian oinarritu zen. Distantzia hau, asko hurbiltzen da, Frantziako zati kontinentalean dagoen gehienezko distantziari, iparraldetik hegoaldera eginez gero.

Calaisek, berebiziko garrantzia izan zuen Erresuma batuaren aurkako gatazkan, Napoleonen gerren garaian, herrian bertan hartu baitzuen frantziar armada 1805ean, Britainia Handiaren inbaditze hondatuaren aurretik.

Britainiarrak, herri honetara, Lehenengo Mundu Gerran itzuli ziren, Flandriako frontearekin zuen gertutasuna zela medio. Ezinbesteko portua izan zen mendebaldeko frontearen hornitze militarrarentzat. Bigarren Mundu Gerran, herria erabat erraustua izan zen. 1940ko maiatzean, alemaniarren tropa inbaditzaileentzat, ezinbesteko xede izan zen, eta azken babesaldi baten lekuko ere izan zen, alemaniarren aurrean porrot egindako tropa ingelesak Dunkerquetik atereak izan zitezen ahalbidetu zuena, Dunkerqueko guduaren ondoren. 3000 soldadu ingeles eta 800 frantses, Royal Navyko gerra itsasontzien laguntzarekin, alemaniarren panzer bi dibisioei eutsi zieten 1940ko maiatzeko 22tik 27rarte. 3800 soldaduetatik, 30 baino ez ziren irten bizirik, alemaniarren aldetik egindako etengabeko bonbardaketa baten ondoren.

Alemaniarren okupazioan, Pas-de-Calais eta Flandria lurraldeetako alemaniar tropen egoitza nagusia izan zen, eta berebiziko ahaleginez indartu zuten herria alde guztietatik, alemaniarrek, euren arerioek alde horretatik erasoko zutela uste izan baitzuten. V1 bonbak botatzeko toki bezala erabili zen, eta, gerraren zati handi batean, alemaniarrek, ingurua, errail gaineko kanoiak jartzeko erabili zuten. Hauek, Ingalaterraren hego-ekialdea bonbardatzeko erabili ziren. Edozein kasutan, arerioen erasoa ez zen Calaisetik etorri, mendebalderagotik baizik, Normandiatik, D eguna bezala historiara pasa den egunean. Herria, gogor bonbardatua izan zen alemaniarren komunikabideak deusezteko eta alemaniarrak, aliatuen inbasiorako, Pas-de-Calais erasoko zutela konbentzitzeko asmoz. Herria, hondakinetan, Kanadako tropek askatu zuten, 1944ko urrian.

Herriko enparantzaren erdian, Auguste Rodin eskultore frantziarrak eginiko eskultura baten jatorrizko eskultura dago: Calaiseko burgesak izena du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Calais