Edukira joan

Kamel El Harrachi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kamel El Harrachi

Bizitza
JaiotzaAljeria1973ko uztaila (51 urte)
Herrialdea Aljeria
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
InfluentziakAndalusi classical music (en) Itzuli
Genero artistikoaAlgerian chaabi (en) Itzuli
Musika instrumentuaMandolea
ahotsa

Kamel Amrani [1] izen artistikoz Kamel El Harrachi (El Harrach, Aljeria, 1973), [2] chaabi aljeriar musikako abeslari, konpositore eta mandola jolea da.

Aljerian jaio arren, Kamel El Harrachi Sevranen (Frantzia) hazitakoa da.

Kamel el Harrachi chaoui jatorrikoa da (Aljeria ipar-ekialdeko herri berberea). Familiak jatorria Djellal herrian du, Khenchelako probintzian. 1920an, bere aitona Aljerrera bizitzera joan zen, non bertako meskita handian muezzin izan zen. Han jaio zen bere aita Abderrahmane; gero familia Belcourt- era aldatu zen, azkenik El Harrach- en behin betiko finkatzeko. Aitak ibilbide musikal entzutetsua izan zuen Dahmane el Harrachi izen artistikoarekin; chaabi musikaren aitzindarietako bat izan zelarik. Kamelek txikitandik izan zuen musikarekin harremana, eta aitaren urratsen atzetik abiatu zen.[3]

Kamel Parisen bizi da 1990eko hasieratik, [4] eta 1991an El Harrachi abizen artistikoa hartu zuen, [5] 1980ean hildako aitaren memoria iraunarazteko.[6]

Emanaldi ugarien artean, Théâtre des Bouffes du Nord-en 2013an emanikoa nabarmendu daiteke, WorldStock jaialdiaren barruan. Baita 2018ko urtarrilaren 7a Sevraneko Espace François Mauriac-ekoa [7] .

Kamel el Harrachik chaabi musikaren eguneraketa bultzatu duten musikari magrebtar gazteetako bat da. Bere konposizioak eta aitarenak interpretatu ohi ditu, herri musika tradizionalaren eta musika garaikidearen arteko estiloan.[8] ,

Orkestrazioa ere landu du, eta bere zajal testu propioak idatzi izan ditu, tradiziozko olerki ereduak baliatuz, antzinako aginduetan eta jakindurian inspiraturik, chaabi aljeriarraren eredua jarraituz, Magrebeko eta Aljerreko kasbako blues doinuak berpiztuz.

  • Nas Herma (2006) [9]
  • Ghana fenou (2009)[9]
  • Nouara (2020)[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]