Aljer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aljer
مصر
 Aljeria
Argel 3.jpg
Algiers-COA.svg
Administrazioa
Herrialdea Aljeria
Aljeriako probintziaAljer probintzia
Izen ofiziala مدينة خنشلة
Jatorrizko izena مصر
Posta kodea 16000–16132
Geografia
Koordenatuak 36° 46′ 35″ N, 3° 03′ 31″ E / 36.776388888889°N,3.0586111111111°E / 36.776388888889; 3.0586111111111Koordenatuak: 36° 46′ 35″ N, 3° 03′ 31″ E / 36.776388888889°N,3.0586111111111°E / 36.776388888889; 3.0586111111111
Aljer hemen kokatua: Aljeria
Aljer
Aljer
Aljer (Aljeria)
Algiers location.svg
Azalera 363 km²
Altuera 0 m
Demografia
Biztanleria 3.415.811 bizt. (2011)
Dentsitatea 9.409,95 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 944
Telefono aurrizkia (0)21
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Caracas, Montreal, Tunis, Tiro, Amsterdam, Tripoli, Surakarta, Geneva, Pekin, Berlin, Kairo, Casablanca, Londres, Mosku, New York, Bartzelona, Dakar, Asuncion, Bosaso, Sofia, Amman eta Aaiun

Aljer[1][2] (arabieraz: الجزائر‎ Al-Ŷazā'ir; tamazightez Dzayer/ ⴷⵣⴰⵢⴻⵔ; frantsesez: Alger) Aljeriako hiriburua eta hiri nagusia da, eta Magrebeko hiririk handienetan bigarrena (Casablanca da lehena). 2008an 2.364.230 biztanle zituen.[3] Itsasotik ikusirik hiriko eraikinen ikuspegia distiratsua baita, El-Behdja (البهجة) edo Alger la Blanche ("Aljer zuria") ezizena ematen zaio.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aljeriako iparraldean dago, Mediterraneo itsasoaren ertzean. Afrikako ipar-ekialdeko itsas-porturik garrantzitsuena da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima mediterraneoa du, Csa Köppen sailkapenaren arabera.

Datu klimatikoak (Aljer, Dar El Beïda aireportua, 1976–2005 batez bestekoak, 1838–egun muturrekoak)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 27.6 31.4 36.3 36.5 41.1 44.6 45.2 47.5 44.4 39.5 34.4 30.4 47.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.7 17.4 19.3 20.9 23.9 28.2 31.2 32.2 29.6 25.9 20.8 17.9 23.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 11.1 11.7 13.2 14.9 18.1 22.2 25.1 26.0 23.6 20.1 15.3 12.6 17.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.5 5.9 7.1 8.8 12.3 16.1 18.9 19.8 17.6 14.2 9.8 7.2 11.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -3.3 -1.9 -1.0 -0.8 2.6 5.5 9.0 9.5 8.2 4.1 -0.1 -2.3 -3.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 81.4 72.7 55.0 58.4 41.9 8.5 4.5 8.2 28.3 58.8 89.6 91.0 598.3
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 11.4 10.6 9.7 9.1 7.3 2.5 1.5 2.5 5.3 8.6 11.1 12.1 91.7
Eguzki orduak 139.5 158.2 207.7 228.0 300.7 300.0 353.4 325.5 267.0 198.4 153.0 145.7 2777.1
Hezetasuna (%) 71 66 65 62 66 66 67 65 68 66 68 68 67
Iturria (1): World Meteorological Organization (batez besteko tenperaturak eta prezipitazioak, 1976–2005)[4]
Iturria (2): Arab Meteorology Book (hezetasuna eta eguzkia),[5] Meteo Climat (muturreko tenperaturak)[6]

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kasbah (Al Qasbah edo “Zitadela” hitzetik ekarria), auzo zaharra.
  • Bab El Oued, auzo herrikoia.
  • Itsasertza.
  • Kouba.
  • El Harrach.
  • Hydra, Ben Aknoun, El-Biar eta Bouzareah gertuko udalerriak.
  • Didouche Mourade kalea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako hiri erromatarra izan zen (Icosium). Aljerrek nolabaiteko garrantzia hartu zuen Espainiatik egotzi zituzten musulmanak bertaratu zirenean (1492). 1510. urtean, espainiarrak hiri aurreko uharte txiki baten jabe egin ziren, eta haiek egozteko deitu zituzten Bizargorri anaia turkiarrak bertan egokitu ziren, Suleiman I.a sultanaren agintearen ordezkari.

Itsas lapur berbereen hiriburua izan zen XIV. mendetik aurrera. Gatibu kristauez beterik zegoela, frantsesek eta ingelesek bonbardatu zuten 1683. eta 1684. urteetan. 1830. urtean frantsesek konkistatu eta Aljeria Frantsesaren hiriburu bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran, aliatuak 1942ko azaroaren 8an lehorreratu ziren bertan. Aljeriako Independentzia Gerrako gertaera nagusiak Aljerren bertan izan ziren (Aljerko gudua).

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren %53a arabierazko hiztunak dira, %44a amazigerazkoak eta %3a beste hizkuntzakoak (gehienak Txina, Vietnam eta Malitik etorriak).

Urtea Biztanleria[3]
1977 (errolda) 1.523.000
1987 (errolda) 1.507.241
1998 (errolda) 2.086.212
2008 (errolda) 2.364.230

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aljer Aldatu lotura Wikidatan