Edukira joan

Kamerun eta Nigeria arteko muga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kamerun eta Nigeria arteko muga
borders of Cameroon
borders of Nigeria
Geografia
Herrialdeak Kamerun
 Nigeria
Luzera1.690 km

Kamerun eta Nigeria arteko muga estatu bien arteko muga internazionala da. 1.975 kilometroko luzera du eta iparraldetik Txadekin duten tripuntutik hegoalderaino- Ozeano Atlantikoaraino- doa.[1] Haren trazadura 1913ko anglo-alemaniar itun baten emaitza da (Nigeria britainiarren mende zegoen orduan, eta Kamerun alemaniarren mende), bai eta, hasiera batean, Frantziak eta Erresuma Batuak, potentzia kolonialek, eta independentziaz geroztik, Kamerunek eta Nigeriak egindako berrikuspenen emaitza ere.

Muga-auziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tentsioak luzaroan egon dira bi Estatuen artean beren mugari dagokionez, arazo ekonomikoengatik (Bakassiren hidrokarburoak) eta barne-segurtasunagatik (bereziki, Nigeriak hego-ekialdean mugimendu matxinatu bati aurre egin behar diolako eta aldizka erasoaldi armatuak egiten zituelako Kamerungo lurraldean).

Desadostasun nagusia Bakassi penintsulan dago (1.000 km², gutxi gorabehera), baita atxikitako lurralde-uretan ere, hidrokarburo askoko lurzorua baitute. Nigeriak 1975ean Marouko akordioaren bidez Kamerungo subiranotasuna Bakassirekiko onartu zuen, baina aurrerantzean Nigeriako gobernuak akordio hori salatu zuen, penintsula zenbait alditan militarki okupatu arte. 2002ko urriaren 10ean Nazioarteko Justizia Auzitegiak egindako epaiketa baten ondorioz Kameruni Bakassi egotzi zioten. Nigeriako agintariek epaiketa hori aplikatzea onartu zuten azkenean, eta 2008ko abuztuaren 14an penintsula Kamerunera itzuli zuten.

Beste auzigaia Txad aintzira zen, Darak uhartea bereziki. Kamerunen ikuspuntutik, 1919ko adierazpen frantziar-britainiar baten bidez ezarri zen muga (Milner-Simon adierazpena), eta Nigeriaren ikuspuntutik, berriz, mugaren mugaketa etenda geratu zen. 2002ko urriaren 10eko ebazpenean, NJAk erabaki zuen Frantziaren eta Britainiaren arteko deklarazioek ondo mugatzen zutela Kamerun eta Nigeriaren arteko muga Txad aintziraren eskualdean, eta ondorioztatu zuen eztabaidatutako eskualdearekiko subiranotasuna Kamerunena zela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]