Kamilla Seidler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kamilla Seidler
Bizitza
JaiotzaKopenhage1983ko ekainaren 19a (40 urte)
Herrialdea Danimarka
Hezkuntza
HeziketaCopenhagen Hospitality College (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksukaldariburua, sukaldaria eta jatetxe-jabea

Instagram: kamilla_seidler LinkedIn: kamilla-seidler-trebbien-48029249 Edit the value on Wikidata

Kamilla Seidler (Kopenhage, Danimarka ,1983) danimarkar sukaldariburua da, eta Gustu izeneko jatetxeko sukaldari nagusia da La Pazen (Bolivia). 2016. urtean Latinoamerikako, 50 jatetxe hoberenetako sukaldaririk onena izendatu zuten.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamilla Seidler Kopenhagen (Danimarka) jaio zen 1983an, zortzi neba-ahizpetako nagusiena da.[2][3] 15 urterekin hasi zen jatetxeetan lanean, eta 21 urterekin Copenhagen Hospitality Collegen ikasi zuen. Graduatu ondoren, Belmond Le Manoir aux Quat'Saisons eta Euskal Herriko Mugaritz jatetxeetan lan egin zuen.[2]

Sukaldari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seidler Claus Meyer-entzako janaria prestatzera gonbidatu zuten, ezarri nahi zuen Boliviako elikagai-mugimendu baterako elkarrizketa batean. Meyer zerbitzatu zituen platerekin pozik hartu eta lekua eskaini zion. Handik lau hilabetera, Seidler Michelangelo Cestari lagunarekin La Pazera (Bolivia) joan zen, eta han Gustu jatetxeko sukaldari-buru bihurtu zen.[4]

Jatetxean, Boliviako sukaldaritza berri batean oinarritutako platerak zerbitzatzen ditu, eta, mugimendu nordiko goiztiar baten antzekoa dela esaten du.[4] 2016. urtean, Seidler emakumezkoen sukaldaririk onena izendatu zuten Latinoamerikako 50 jatetxe onenek.[4] Gustu jatetxeak zerrenda horretako 16. postua izan zuen.[1] Kamilla Seidler espedizioa izeneko proiektu batean parte hartu zuen. Lau hilabetez hainbat herrialdetara bidaiatu zuen, bertako janari eta krispeta jaialdietan elkarlanean.[3]

Jasangarritasuna eta inklusioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danimarkako sukaldariak dio taldea edozein izen baino gorago dagoela eta ez duela sukaldaritza ulertzen inklusiorik gabe. Kamilla Seidlerren iritziz:

Sukaldaritzak jasangarria izan behar du gizarte- eta produktu-mailan.[5]

Sukaldaritza taldean egin behar da, taldea pozik jardun behar du lanean.[6]

Ez zait gustatzen indibidulismoa, dena taldean egin behar da.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Kamilla Seidler, la danesa que se convirtió en la mejor chef de América Latina cocinando en Bolivia» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  2. a b Rodriguez, Andres. (5 December 2016). Kamilla Seidler, the Danish queen of Bolivian cuisine. Munchies.
  3. a b «The Kamilla Seidler expedition» Four.
  4. a b c Price, Laura. (1 September 2016). Kamilla Seidler, Latin America's Best Female Chef 2016, on how Bolivian gastronomy is following the New Nordic movement. The World's 50 Best Restaurants.
  5. (Gaztelaniaz) ANTUÑA, M. F.. (2023-04-25). «Kamilla Seidler: «La cocina ha de ser sostenible a nivel social y de producto»» El Comercio: Diario de Asturias (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  6. (Gaztelaniaz) «Kamilla Seidler, “Mantener a nuestros equipos contentos es clave para la supervivencia de la profesión”» 7 Caníbales 2023-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  7. (Gaztelaniaz) «Kamilla Seidler: “No me gusta la individualidad en la cocina. Todo debe hacerse en equipo”» www.gastrofeminas.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Official website