Kamishibai
Kamishibai (japonieraz: 紙芝居? , hitzez hitz "paperezko drama") XII. mendean Japoniako budisten tenpluetan sortutako narrazioak kontatzeko modua da. Garai haietan populazio gehiena analfabetoa zelarik, monjeek, jendea erakartzeko, marrazkiak eta testuak konbinatzen zituzten emaki izeneko pergaminoak erabiltzen zituzten. Normalean, aktibitate honen atzean asmo pedagogikoa zegoen: istorioen bitartez monjek haien irakaspenak zabaldu egiten zituzten. Kamishibai bere horretan mendeetan gorde da.[1]
XX. mendeko berpiztea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920tik aurrera, urte horietako depresio ekonomikoarekin batera narrazio mota hauek berpiztu egin ziren. Narratzailea, gaito kamishibaiya, soka batez lotuta zeuden egurrezko bi zati jotzen zituen; tresna horrek hyoshigi izena zuen eta haren bidez narratzaileak herrietan haren presentzia jakin arazten zuen. Haurrek, narratzaileari gozokiak erosi ondoren, saioa ikusteko esertzen ziren, eszenatoki txiki baten aurrean. Saioa ipuin desberdinen inguruan antolatu egiten zuen gaito kamishibaiyak horretarako eszenatokiak jartzen zituen ilustrazioak erabiliz.
Bigarren Mundu Gerra ondoren, telebistaren agerpenarekin, genero hau desagertzen joan zen. Dena dela, azkeneko hamarkadetan Japoniako liburutegietan eta eskoletan erabili da berriro ere, jatorrizko erabilera berreskuratuz, hau da, helburu pedagogikoez.
Kamishibaia Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian Hik Hasi elkarteak eta Galtzagorri elkarteak ikuspuntu horretatik saio jendarteratzaileak egin dituzte. Nafarroan, bestetik, irakasle talde interesgarria dago genero horren inguruan.[2] Ixabel Millet teknika honetan espezialista da. Bere aburuz "horren bidez, edozein ipuin konta daiteke. Erraza da antzeztokia egitea, marrazkiak egitea... Ikasleek beraiek edozein ipuin presta dezakete, gelako ikasleei edo ondoko gelakoei ipuin bat horrela kontatzeko!". Eta horrela laburtu du teknikaren oinarria: "ipuinak antzeztoki txiki batean sartzen dira, eta, orriak pasatuz, ipuina kontatzen da".[3]
Kamishibai sarean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Accursed Toys lantegiko Lepisto eta Jennifer Diane Reitz-ek ordenagailuetan erabiltzeko moldaketa prestatu dute. Aplikazio hori jaitsi daiteke narrazio berriak sortzeko zein beste egileek egindakoak ikusteko. Kamishibai klasikoek ez bezala, horrela sortutakoek musika eta manga eta anime antzeko marrazkiak erabiltzen dituzte, genero horien ezaugarriekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://sustatu.com/1286959184
- ↑ [https://web.archive.org/web/20120621065213/http://irati.pnte.cfnavarra.es/kamishibai/
- ↑ Hik Hasi, 170.zenbakia. 36.or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Otakuworld Kamishibaiak sortzeko eta ikusteko programa digitala.
- (Gaztelaniaz) ZiRKUSOFiA Ipuinak eta tailerrak.
- (Gaztelaniaz) Nafarroako Kamishibai Taldearen bloga.
- Kamishibai buruzko artikulua.
- Bideo bat kamishibai buruzkoa.
- Katrin Schlegel Kamishibai ipuin kontalariarekin elkarrizketa Berrian.