Analfabetismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Analfabetismoaren banaketa munduan (2000), UNESCOren arabera.

Analfabetismoa idazteko eta irakurtzeko ezgaitasuna da, normalean ikasketa faltagatik ematen dena. Derrigorrezko eskolatzea duten herrialdeetan, biztanle bakoitzeko analfabeto kopuru gutxien dutenak dira.

Hala ere, herrialde batzuetan irakurrizko ulermen eskasa eman daiteke, nahiz eta analfabetismo maila baxua eduki.

Analfabetismoa eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauza zaila da herri batek garapen ekonomikoa eta industriala lortzea analfabetismo maila handia badu. 1978an 800 bat miloi analfabeto zeuden munduan, eta horietatik 500 miloi, hau da, % 60, emakumezkoak ziren. Analfabetismoaren eta garapenaren arteko harremana garbi ikus daiteke Sobietar Batasuna izaneko herrietan eta Estatu Batuen kasuan: lehenengoan tsarren garaian analfabetismoa % 76 zen, 1981 urtearen inguruan % 2; Estatu Batuetan 1870ean biztanleriaren % 20 analfabetoa zen, eta gaur egun aurrekoaren kopuru bera.

UNESCOren datuen arabera analfabetismoa gorantz doa munduan: Afrikan % 85 dira analfabeto, Nepalen % 95, etab.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Analfabetismo Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]