Kamose

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kamose

Faraoi

Bizitza
Jaiotza?
Heriotza? ( urte)
Familia
AitaTaa II.a
AmaTetisheri
Ezkontidea(k)Ahhotep II (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XVII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Uadykheperra Kamose edo soilik Kamose, Egiptoko XVII. dinastiako azken faraoia izan zen, Uady-Kheper-Ra izenarekin tronuratua izan zena. Bere erregealdiak, K.a. 1554tik K.a. 1550 arte iraun zuen. Bere izenaren beste aldaera batzuk, Kamose, Kamosis edo Kamesu dira.

Bere aita, agian, Seqenenra izan zen (edo agian bere anaia), eta, bere ama, Tetisheri edo Ahhotep. Bien oinordekoa izan zen gobernari hiksoen aurkako borrokan.

Bere erresuma, Elefantinatik hegoaldean, Hermopolis Magnaraino iparraldean hedatu zen. Bere erregealdian, hiksoek, Apofis I.aaren agindupean, Egipto iparraldea kontrolatzen zuten, beharbada Gebeleineraino eta Avaris hiriburu zutela. Nubiak, erresuma independente bat osatzen zuen, hiksoen aldeko joerarekin.

Kamosek, hiri ugari berreskuratzea lortu zuen, horien artean, Egiptoko antzinako hiriburua, Menfis zuria. Bere tropekin, Avaris bertaraino iritsi zen, hiria eraso gabe, Apofisek Nubiako agintariei bidalitako laguntza eskaera zeraman mezularia garaiz geldiarazi ahal izan baitzuen.

Kamoseren arrakasten frogak, bi hilarriren bidez daude. Lehenaren hasiera, Dra Abu el-Nagako hondakinetan aurkitu zen (Carnavonen taulak), honen kopia, 1908tik ezagutzen delarik, jatorrizkoa, Karnakeko tenpluko hirugarren pilonoaren betetze material bezala erabili baitzen, bertan, 1932ko txatalak aurkitu zirelarik. Bigarren hilarria, kalterik gabe aurkitu zen 1954an eta Karnaken zegoen Ramses II.aren estatua baten idulkiaren zati bat zen.

Kamose, bere erregealdiko hirugarren urtean hil zen, ziuraski Avariseko setioan. Bere sarkofago xaloa, 1857an aurkitu zuen Auguste Mariettek Dra Abu el-Nagan. Erdi usteldutako momia eta zenbait ofrenda zituen, gorpua, aire libreak ukitu zuenean hautsi zen.

Bera hil ondoren, gobernua, bere anaia edo iloba Ahmose I.agana pasa zen, honek, azkenean, hiksoak herrialdetik botatzea lortu zuelarik, arrazoi honegatik, Egiptoko XVIII. dinastiaren sortzailetzat hartzen delarik.


Aurrekoa
Taa II.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XVII. dinastia
Ondorengoa
Ahmose I.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kamose Aldatu lotura Wikidatan