Kanela Lorea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanela Lorea
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaJob
AmaDinah
Anai-arrebak

Kanela Lorea[1] edo Kezia (hebreeraz: קְצִיעָה‎Qəṣī‘ā) Biblian ageri den pertsonaia da, Joben liburuko pertsonaietako bat, Joben alaba eta Usoaren eta Lurrinontziren ahizpa. Horrez gain, zazpi neba izan zituen, zeinen izenak Biblian aipatzen ez diren[1].

Ahizpekin batera, lurraldeko emakumerik ederrenak bezala deskribatu zen. Gainera, ezohikoa da Kanela Loreari eta bere ahizpei aitak eman ziela herentzia eta ez semeei[2]. Joben liburuaren amaierako erreferentzia labur horiez gain, ez da Biblian beste inon aipatzen.

Kanela Lorearen jatorrizko izena Kezia da, «kasia» edo «pitusgarria» esan nahi duena[3]. Beste bertsio baten arabera «Jainkoaren bihotzera berreskuratua» esan nahi du eta Joben zaharberritzeari egiten dio erreferentzia[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Jb 42:13-14
  2. Jb 42:15
  3. (Ingelesez) Sheehan, Thomas W. (2001). Dictionary of Patron Saints' Names. Huntington: Our Sunday Visitor ISBN 0-87973-539-2..
  4. (Ingelesez) Achtermeier, Paul J. (1996). The HarperCollins Bible Dictionary. San Francisco: HarperCollins ISBN 9780060600372..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.