Kapet etxea
Kapet etxea (frantsesez: Les Capétiens, la Maison capétienne), baita Frantzia etxea ere deitua (la maison de France), edo laburtuz the Capets Frantziako hirugarren dinastiako erregeak izan ziren.
Izenaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako hirugarren errege dinastiaren sortzaile izan zen Hugo I.ari, abade titulua zuela eta, eman zioten izena. Gero hala deitu zieten dinastia honetako erregeei. Frantziako Iraultzaren garaian, honela deitu zieten Luis XVI.ari eta haren ahaide guztiei.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karolingioen ondokoak ziren (Hugo Kapet, lehen kapetarra, 987), eta 1328ra arte egon ziren agintean (Karlos IV.a Frantziakoa, azken kapetarra). 987an Paris inguruko lurralde txiki batean agintari zirelarik, arian-arian bereganatu zituzten eremu feudal nagusiak, ezkontzaz edo bestelako hitzarmenen bidez (Artois, Vermandois, Valois, Xanpaina, Lyon), herentziaz (Tolosako konderria), konkisten bidez (Normandia, Maine, Anjou, Touraine, Poitou, Auvernia eta Languedoc) edo erosita (Mâcongo konderria). 1328. urtean Flandes, Bretainia, Akitania eta Burgundia ez zeuden oraindik Frantziako koroaren mendean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-09-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.