Kapitain buru

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kapitain buruak (italieraz: capitani reggenti) San Marinoko Errepublikako bi estatuburuak dira. Herrialdeko Kontseilu Handi eta Nagusi delako organo legegileak bi kapitain buru hautatzen ditu sei hilabetero. Kapitain buruen kargu-hartze ekitaldiak apirilaren 1ean eta urriaren 1ean egiten dira urtero. Ohitura hau 1243. urtekoa da, gutxienez.

Diarkia deritzon bi estatuburuko gobernua Erromako Errepublikaren garaitik dator, zeinean bi kontsul zeuden. Alabaina, San Marinoko kapitain buruak ez dira gobernuburuak, botere betearazlerik gabeko estatuburuak baizik. San Marinoren batasun nazionala irudikatzen eta errepublikaren organo politikoen jarduerak gainbegiratzen baitituzte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]