Kapsula (mikrobiologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zelulaz kanpoko egitura bakteriarrak: 1.-Kapsula, 2.-Muki-geruza, 3.-Biofilma


Bakterioen kapsula hainbat bakteriotan dagoen geruza zurruna da, gluzidoz osatutakoa, zelula hormaren gainetik dagoena. Bakterio Gram negatibo zein Gram positiboetan egon daiteke, eta baita legamia eta zianobakterio batzuetan ere.

Funtzio defentsiboa dauka eskuarki: kapsulak bakterioen birulentzia areagotzen du, immunitate-sistemaren zelulen fagozitosia oztopatzen duelako.

Beren egituraren arabera, gluzidoz osatutako eta zelula hormaren gainean dagoen material horri kapsula deritzo egitura trinkoa eta konpaktua badu, eta muki-geruza laxoa eta biguna baldin bada. Lehenengoa zurruna izanik, iragazgaitza da, muki-geruzak iragazkorrak diren bitartean. Ondorioz, Txinako tinta erabiltzen dugunean kapsulak tinta horren sarrera bakterio barrura oztopatzen du, eta horregatik eremu osoa iluna bada ere, kapsula dagoen lekuetan eremu argi bat agertzen da [1].

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapsulak onura batzuk dakarzkie egitura hori duten bakterioei:

  • kapsulak bakterioaren lehortze prozesua ekiditen du, ur asko duelako.
  • bakterioaren atxikidura errazten du: kapsula duten mikrobioek errazago infekta dezakete haien ostalariei hobeto itsasten direlako.

Osaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glikoproteinak eta beste polisakarido batzuk dira eskuarki kapsulen osagai nagusiak (polialkoholak, aminoazukreak...)

Mikrobio kapsuladunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dira asko bakterio kapsuladunak. Aipatu behar da kapsula edo muki-geruzen presentzia ez dela inondik inora espezie baten ezaugarri unibertsala: espezie batzuek andui kapsuladunak dituzte, eta baita andui ez-kapsuladunak ere.

Bakterio hauek, besteak beste, kapsula eduki dezakete:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:87 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.