Francisella tularensis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisella tularensis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaBeggiatoales
FamiliaFrancisellaceae
GeneroaFrancisella
Espeziea Francisella tularensis
[[|]]
Datu orokorrak
GaixotasunaTularemia
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Francisella tularensis Francisella generoko bakterio patogenoa da, tularemia sortzen duena. Tularemiaren mota pneumonikoa oso larria da, eta hain zuzen ere horregatik bakterioa erabilia izan da arma biologiko gisa [1]. George W. Mc Coy estatubatuarrak isolatu zuen estreinakoz bakterio hau 1912an, AEBetako Tulare eskualdean 1911an izandako izurrite baten ostean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisella tularensis bakterio Gram negatibo txikia da, kokobazilo itxura duena. Aerobioa da eta ez da mugikorra. Zelula barneko parasitoa, ez du esporarik sortzen. Oxidasa eta ureasa (-).

Eskakizun nutritibo zorrotzak ditu eta laborategian ez da hazten hazkuntza-inguru arruntetan [2]. Zisteinaz aberastutako hazkuntza-inguruak behar ditu.

Patogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «tularemia»

Francisella tularensisek infektatzeko ahalmen handia du: hala, bakterio gutxi batzuek tularemia sor dezakete (inokulo txiki batekin gaitza kutsatzen da).

Mikrobioak bere birulentzia areagotzen duen kapsula bat dauka, bere fagozitosia zailtzen duena.

Tularemia zoonosi bat da: horrek esan nahi du animaliek (marraskariak, untxiak eta erbiak, batik bat) gizakia kutsatzen dutela. Kasu askotan akaroak eta intsektuak gaitzaren bektoreak ere badira.

Bakterio patogenoaren sarbideak ugariak dira, eta baita organismoan sartzeko moduak: larruazalean dauden zauri edo ultzera txikiek ematen dituzten erraztasunak aprobetxatuz, animalien okela infektatua janez, intsektu bektore baten ziztadaren bidez, inhalazioaren bidez (pneumonia eragiten duena) edo animalia gaixo batek kutsatutako ura edanez.

Infektatzeko ahalmena handia duenez, mikrobiologia klinikoaren laborategietan kontu handiz manipulatu behar da mikrobio hau.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Croddy, Eric C. and Hart, C. Perez-Armendariz J., Chemical and Biological Warfare, (Google Books), Springer, 2002, pp. 30-31
  2. Ryan KJ; Ray CG (editors) (2004). Sherris Medical Microbiology (4th ed.). McGraw Hill. pp. 488–90

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]