Kari Alberdi
Kari Alberdi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1996 (27/28 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zientzialaria |
Kari Alberdi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1996) komunikazio zientifikoko aditugaia da.[1]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kimika ikasi ondoren, komunikazio zientifikoko aditua izateko ikasketak egiten dihardu, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artekoa, eta horren barruan sare sozialak ikasgaia du. Karik sare sozialekin lotura estua duen irakasgai baterako proiektu berezi bat abiatu du. Zientziaren kontzeptuak euskal musikariek egindako abestien bidez hasi da azaltzen Twitterren eta Instagramen. Euskal kantuetako letrak oinarrian hartuta, zientzia azaltzeko ariketa abiatu du twitter sare sozialean.
Gozamenaren paradisua eta plazeraren infernua obraren egilea ere bada Xabier Barquerorekin batera
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Kari Alberdi: "Uste nuena baino askoz ere abesti gehiagotan erabiltzen dira zientziako kontzeptuak" - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).
- ↑ «Gozamenaren paradisua eta plazeraren infernua - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskadi Irratiko faktoria saioan zientzia azaltzeko sortu dituen ariketak azaltzen. 2021